Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 271: Sharif Kanaana: «Herri guztiek kontaketa historiko propioa behar dute. Sionistek, hutsetik sortutako herria izanik, asmatu egin behar izan dute».
Uhintifada 271: Sharif Kanaana: «Herri guztiek kontaketa historiko propioa behar dute. Sionistek, hutsetik sortutako herria izanik, asmatu egin behar izan dute». PDF Inprimatu Email
2016/11/22

Aste honetako atalean Sharif Kanaanarekin (Arrabeh -Palestina-, 1936) Uhintifadako mikrofonootan izandako solasaldia entzun dugu. Kanaana itzal handiko antropologoa, folklorista, ikertzailea eta hezitzailea da. An-Najah (Nablus) Unibertsitateko errektorea izandakoa da; baita Birzeit (Ramallah) Unibertsitateko Soziologia eta Antropologia Departamentuko zuzendaria ere. Gaur egun UNESCOko aholkularia da. Bere jaioterria 1948an gudaroste sionistek okupatutako eremuan zegoenez, azken mendeko historiako pasarte lazgarrienetako baten lekuko zuzena izan da. Egun hauetan Euskal Herrian izan da bisitan, Biladi Elkarte Palestinarrak eta Mewando Sareak antolatutako  kultura arloko delegaritza batean, eta harekin solasteko aukera izan dugu, Samia Shannan gure kolaboratzailearen itzulpengintza lanari esker. Bere jardunean Palestinako oroimen historikoaz eta erregimen sionistaren kontaketa hitoriko ofizialaren hutsegiteez solastu zaigu eta aldarrikatu izan du historialari eta akademiko palestinarren lana. Halaber, arlo akademikoan ere Israelek ezartzen duen apartheid erregimena ere izan du hizpide, eta ohartarazi du apartheid erregimena akabatuko badugu, ezinbestekoa dela Israeli boikot egitea, ez bakarrik irakaskuntza arloan, baita fronte guztietan ere.
+Video
 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx