Portada Multimedia
Multimedia
Uhintifada 467: Fares Khader: «Nire familiak banatu eta zerrendan zehar sakabanatzeko erabakia hartu zuen; batzuk hiltzen baziren, beste batzuk, sikiera, bizirik atera zitezen euren historia kontatzeko» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/11/29

Oraingo honetan Uhintifadako mikrofonootan Fares Khader izan dugu solaskide. Khader matematikari palestinarra da eta egun Logroñon bizi da. Jabaliako errefuxiatuen kanpamenduan jaio zen, Gazako zerrendako iparraldean, eta azken hilabeteotan hamaika senide galdu ditu Israelgo erregimen kolonialaren bonbardaketetan. Khaderrek “intifadako semetzat” aurkeztu du bere burua. Najed herritik erbesteratutako familia baten baitan sortu zen, eta haren ustez, genozidio hau ez zen hasi urriaren 7an, aitzitik, 1948tik ari da etengabe gertatzen. Bere jardunean kontatu digu, bere egoera administratiboa zela eta, iragan ekainera arte ezin izan zela Gazara bueltatu, eta orduantxe bisitatu zuela familia azken aldiz. Deskribatu dizkigu eskualde horretako bizi baldintza jasanezinak, besteak beste, lur guztia guztiz kutsatuta dagoelako, azken urtetan Israelgo erregimenak etengabe jaurti dituen bonben ondorioz.

Kritikatu du mendebaldeko prentsaren kontakizuna, erasotzailea biktima bihurtzen duelako. Errealitatea, aldiz, oso bestelakoa da.  Kontatu du nola genozidioaren hasieran anaia bat hil zioten, osasun arloko langilea zen. Urriaren 24an, berriz, beste hamar senitarteko erail zizkioten, tartean haurdun zegoen ahizpa. Bere familiaren kasuan erabaki mingarria hartu behar izan zuten: senide-taldea banatu eta zerrendan zehar sakabanatzea; denak batera hil ez zitzaten; eta batzuk hiltzen baziren, beste batzuk, sikiera, bizirik atera zitezen euren historia kontatzeko. Aitortu du amarekin izandako azken elkarrizketako batean hark esan ziola nahiago zukeela hil izan balitz, ikusi behar izan duen guztia ikusi behar ez izateko.

Azaldu du Gazatik iristen zaigun informazio apurra kazetari independienteek zabaltzen dutela eta Telegram eta Instagran bezalako kanaletatik hedatzen dutela.

Eskertu ditu Palestinarekiko elkartasunean Errioxan zein mundu osoan antolatu diren mobilizazioak. Baina uste du, neurri berean, beharrezkoak direla erakundeetako ekintza konkretuak, eta batez ere, inportantea dela kontakizun sionista desmuntatzea, mendebaldeko prentsak modu akritikoan errepikatzen baitu. Salatu du, halaber, Gazako populazioak ez duela borondate oneko adierazpenik behar, ezta hitz onik ere, behar dutena su etena da.

 
Uhintifada 466: Jaldia Abubakra: «Herri palestinarrak badaki Palestina askatzeko prezio altua ordaindu beharko duela, beste herri batzuek egin duten bezala, eta prest dago hori onatzeko. Onartu ezin dena da kanpotik esatea bere eskubideen alde borrokatzen ari denari nola borrokatu behar duen» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/11/22

Uhintifadak aukera izan du Hala Bediko estudioetan Jaldia Abubakra ekintzaile gazatarra elkarrizketatzeko (Bideoa hemen ikusgai). Abubakra Alkarama erakunde feminista palestinarreko sortzaileetako bat da, eta Masar Badil (Palestinako Ibilbide Alternatibo Iraultzailea) mugimenduko sustatzailea. Biek ala biek diasporako palestinarren koektiboa biltzen dute ildo politiko ezkertiar eta laiko baten inguruan. Abubakra 48an Palestinako hegoaldeko eremuetatik kanporatutako eta Gazan errefuxiatutako familia baten baitan jaio zen eta kontatu du bere familiaren historia beste zortzi milioi palestinar errefuxiatuenen antzekoa dela. Bere jardunean azaldu du diasporako palestinarrak baztertuak izan direla Osloko akordioen ondotik, palestinarren kolektiboaren erdia baino gehiago badira ere. Bere erakundean diasporako belaunaldi palestinar berrien oroimen historikoari eustearen alde egiten dute lan, eta Palestinako Aginteak ezarri nahi dituen normalizazio estrategien kontra, izan ere, uste du, gaur gaurkoz, Palestinako agintea okupazioaren aldeko eragile bat dela eta kolonizazioaren aurkako ahots disidenteak jazarri besterik ez duela egiten. Adierazi du Masar Badil mugimenduan alternatiba bat eraikitzeko lanetan ari direla, askapenaren ondotik etorriko den Palestina eratzeko, eta Palestina horrek laiko, demokratiko, parekide, inklusibo eta anitza izan behar duela.

 

Bestalde, salatu du azken hilabetean Gazan , eta baita Zisjordanian eta Jerusalemen ere, burutzen ari den genozidioa azken zazpi hamarkadetan herri palestinarra pairatzen ari den garbiketa etnikoaren adierazpenik zitalena baino ez dela. Kritikatu du prentsako hedabideen kontakizunean terroristatzat hartu dutela Palestinako erresistentziaren ekintza, baina ekintza hori guztiz zilegia dela, eta aitzitik, okupazio armadak eta kolonoek inpunitate osoz darabiltela bortizkeria Palestinako populazio natiboaren kontra. Azaldu du, halaber, urriaren zazpian erresistentziak burututako ekintzan, Hamas alderdiaz gain, beste fakzio batzuek ere hartu zutela parte, eta Palestinako populazioak ere babestu egin zuela. Beste aldetik, irizten du Israelek inpunitate osoz eta nazioarteko komunitatearen isiltasunaren babesean burutzen baditu krimen hauek, Europa osoan islamofobia sentimendua oso errotuta dagoelako dela.

 

Kontatu du azken urteotan Gazan ekintza zuzen ez bortitzeko bestelako esperientzia batzuk ere izan direla, besteak beste, Itzuleraren Martxak edota Askatasunaren Ontzidiak, eta era berean, bortizki erreprimitu dituztela, baketsuak izanagatik, eta hildako eta elbarritu kopuru handi bat utzi dutela. Izan ere, protestaldi horiek erreprimitzeko arma ilegalak ere erabili dituzte, tximeleta-balak izenekoak esaterako, elbarrituak eragiteko intentzio argiarekin, elbarritu horiek zama bat izan daitezen Gazako osasun sistemarako eta, oro har, gizarterako. Gainera zauritu horien guztien zaintzaren zama emakumeen gain geratu da. Zentzu horretan, adierazi du herri palestinarrak badakiela Palestina askatzeko prezio altua ordaindu beharko duela, beste herri batzuek egin duten bezala, eta prest dagoela hori onatzeko, eta horregatik ezin dela onartu kanpotik esatea bere eskubideen alde borrokatzen ari denari nola borrokatu behar duen.

 

Salatu du nazioarteko komunitateko gobernuak elite ekonomikoen eta Israelekiko merkataritza-harremanen menpe daudela, baina itxaropentsu agertu da, sarraski hau amaitutakoan ezer ezingo baita berdina izan, eta aldaketa txikiak gertatzen hasi daitezkeela uste du. Horretarako, baina, uste du ezinbestekoa dela ahaleginak areagotzea, gobernuen aurkako presio handiagoa egitea. Zentzu horretan, kritikatu du Europako leku askotan Palestinarekiko elkartasun mugimendua kriminalizatzen ari direla.

 

Israelekiko korporazio-harremanei dagokienez, pentsatzen du dagoeneko ez dela nahikoa CAF bezalako konpainiek apartheid erregimenarekin dituzten harremanak salatzearekin, momentua da pausu bat harago joateko, enpresa geldiartazteko, protesta euren ate aurrera eramateko eta desobedientzia zibilerantzako pausua emateko. Nolanahi ere, haren ustez, konponbideak Palestinako gizartetik etorri behar du, eurek burutu behar baitute deskolonizazio prozesua, eta elkartasun internazionalistak Palestinako herria eta bere erresistentzia babestu egin behar du, ez kriminalizatu, eta nazioarteko gobernuak eta konpainiak presionatu, erregimen sionista isolatuta gera dadin.

+Video

 
Uhintifada 465: Mussa´ab Bashir: «La solución no vendrá de las clases hegemónicas de la comunidad internacional, porque ellas son parte del problema. Vendrá de la lucha popular dentro y fuera de palestina» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/11/01
En esta edición de Uhintifada hemos querido recabar, una vez más, el testimonio de nuestro colaborador Mussa´ab Bashir. Bashir es periodista, traductor y analista político de Gaza. Ha vivid
o en la franja costera donde ha trabajado como corresponsal de Hispan TV, y ha conocido también las prisiones del régimen israelí, donde estuvo preso. Actualmente reside en Egea de los Caballerosen (Zaragoza) y publica sus análisis políticos en el portal Arainfo.org. Durante las últimas semanas está siguiendo muy de cerca el genocidio que está perpetrando el régimen de ocupación israelí en Gaza, además de como profesional, con una especial preocupación personal, habida cuenta que entre los miles de asesinados por el ejército hebreo, a perdido a personas muy cercanas. En concreto, la madrugada del pasado 16 de octubre, un bombardeo israelí arrasó la vivienda de su familia y perdió a 27 familiares sepultados entre los escombros.
En su intervención ha denunciado que los medios de la prensa occidental no están informando como es debido de lo que está ocurriendo en Gaza; desde un punto de vista político, porque cuentan los acontecimientos obviando contexto político e histórico; y desde un punto de vista periodístico, porque la fuerza ocupante está prohibiendo entrar en gaza a los periodistas internacionales y reprimiendo a los locales. Así las cosas, nos ha relatado los casos de varios colegas y amigos que han sido víctimas de la represión de las fuerzas de ocupación.
Por otro lado, nos ha contado que está siendo muy difícil mantener la comunicación con Gaza, y que para el es una gran carga compaginar su actividad profesional con sus implicaciones personales y sus principios éticos. Así mismo, ha explicado que a las pocas horas del ataque en el que 27 miembros de su familia fueron asesinados, grabó un video, en hebreo, dirigido a los habitantes de los kibbutz colindantes a Gaza. En ese mensaje quería explicar a los colonos por qué ocurrió la acción de resistencia de Hamas, y cual es a su entender la única solución posible a este conflicto: un estado único, laico, democrático y socialista; sin discriminaciones y que garantice el derecho al retorno de la población refugiada. Ha criticado, igualmente, que este mensaje ha sido silenciado, porque el único objetivo del aparato de propaganda israelí es demonizar a la población palestina, y que para eso están difundiendo noticias falsas por los medios de su prensa, para que su opinión pública llegue a aceptar con normalidad la masacre contra la población palestina.
Por otra parte, ha criticado la inacción de la comunidad internacional, y ha defendido que la solución no vendrá de la mano de las instituciones internacionales, sino de la lucha popular. Para eso, por un lado, dentro de palestina palestinos y judíos antisionistas deben de luchar conjuntamente por la consecución de un estado único, laico, democrático y socialista; y desde fuera es necesaria también la presión popular a través del boicot. Finalmente, ha expresado que las acciones de solidaridad internacionales, de alguna manera, hacen sentir a la gente de Gaza que no están solos, y que no debemos de sentirnos impotentes, que las victorias nunca llegan de un día para otro.
 
Uhintifada 464: Mussaab Bashir: «Israelgo prentsako hedabideek propaganda makineria jarri dute martxan, hango iritzi publikoa hurrengo inbasiorako prestatzeko. Inbasio hori, itxura guztien arabera, 1967tik okerrena izango da. Latzena iristeke dago» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/10/10
Aste honetako atalean, ezinbestean, iragan asteburuko gertaeren larrialdiko analisia egin behar izan dugu. Urriaren 7an, goizaldeko 6:30ean, Palestinako erresistentziak aurrekaririk gabeko erasoa egin zuen Gazako zerrendatik 48an okupatutako eremuetara, gaur egungo Isaelgo estatuaren hegoaldeko eskualdera. Erasotzaileek milaka kohete jaurti zituzten Israelgo eremuetara, eta gainera, Gazaren inguruko hesia birrindu, ghettotik kanporako eremuetara irten eta Israelgo hainbat hiri kolonial hartu zituzten menpean. Horrez gain, okupazio armadako hainbat militar ere hartu zituzten gatibu, zehaztu gabeko kopuru bat. Israelgo armadak beti aldarrikatu du munduko suntsitzaile eta teknologikoki garatuenetako bat dela, baina eraso historiko honek agerian utzi ditu armada sionistaren gabeziak, bestalde, Israelgo inteligentzia zerbitzuak ere agerian geratu dira, ez direlako gai izan tamaina horretako eraso bat aurreikusteko. Horrek guztiak oraindik neurtu ezin den erantzun errepresibo bat eragin du Israelgo administrazioaren partetik.
Egoera aztertzeko operazioaren ondorengo orduetan hainbat komunikabidetan jasotako testigantzak berreskuratu ditugu, besteak beste, Al Yudur gazte erakunde palestinarreko Taherrek 97.0 irratiko Alerta Gorria irratsaioan utzitako gogoeta, edota HispanTVn Daniel Lobato analistak egoeraren gainean egindako azterketa zehatza. Azkenik, Mussaab Bashir kazetari eta itzultzaile gazatarra izan dugu mikrofonootan solaskide. Bashir, gainera, Palestinako preso ohia ere bada.
Bashirrek kontatu digu elkarrizketa egiteko momentuan Israelgo armada Gazako iparraldeko eremuak bonbardatzen ari zela, besteak beste, Jabalia errefuxiatuen kanpamendu populatua, eta egoera erabateko kaosa zela. Ohartarazi du Israelgo erregimenak Gazako zerrenda tropekin inbaditu nahi duela eta operazio hori burutzeko ahalik eta nazioarteko babes gehien biltzen ari dela. Azaldu du erresistentziaren erasoak erabateko porrota ekarri duela Israelgo gerra sistema zibernetikoentzat. Salatu du Israelgo prentsako hedabideek propaganda makineria martxan jarri dutela, hango iritzi publikoa hurrengo inbasiorako prestatzeko; inbasio hori, itxura guztien arabera, 1967tik okerrena izango dela; eta latzena iristeke dagoela. Haren ustez, ez gaude ohiko gerra baten aurrean eta munduko inongo inteligentzia zerbitzuek ezingo zuketen aurreikusi larunbatekoa bezalako eraso bat, ez duelako burutu ohiko armada erregular batek, eta miliziek ustekabeko modu batez funtzionatzen dutela. Onartu du hainbat milizianok burututako zenbait ekintza ere kriminaltzat hartu daitezkeela, baina arreta ez dugula gertaera isolatu batean jarri behar, baizik eta nola iritsi den egoera horretara. Bestalde, salatu du espainiar estatuko prentsaren profesionaltasun eta karetari-zurruntasun falta, eta prentsa hegemonikoa sionismoaren kontaketarekin lerrokatzen dela, oro har. Azkenik, kritikatu du nazioarteko komunitatearen isiltasun konplizea eta adierazi du itxaropena pertsona solidarioen mobilizazioan dagoela.
 
Uhintifada 463: Aitziber Urtasun: «Errefuxiatuen kanpamenduetan orbain sakonak zituzten umeak ezagutu ditut, haientzat oraina hauskorregia da eta geroa konplexuegia, baina arteak etenaldi bat egiteko aukera eman diezaieke etengabeko testuinguru beldurgarri horretan» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/10/04

Denboraldi berriko lehehengo irratsaio honetan, eta dagoeneko ohitura denez, uda partean Palestinan zehar ibilitako bidaiarien testigantza jaso dugu Uhintifadako mikrofonootan. Oraingo honetan Aitziber Urtasun bilbotarrarekin solasteko aukera izan dugu. Urtasun hezitzaile artistikoa, erakusketetako komisari independientea, artista eta nazioarteko kooperantea da. Duela ia hogei urte arduradun lanetan dabil Jorge Oteiza Museo-Fundazioko Hezkuntza Departamentuan, Iruñean, eta bertan artegintzako hainbat hezkuntza programa sortu ditu, zenbait GKErekin elkarlanean, populazio errefuxiatuarekin praktikan jartzeko. Zeregin horretan ibili da azken lau hilabeteotan, programa horiek Askar eta Balata errefuxiatuen kanpamenduetan lantzen, Zisjordaniako Nablus eskualdean, eta "Hope and Peace" bertako erakundearen eskutik. Bere jardunean nabarmendu nahi izan du artearen garrantzia, izan ere, kontu hutsala dirudien arren, tresna eraginkorra izan daiteke etengabeko okupazio testuinguruan murgilduta bizi den populazioari arnasgune bat emateko, bereziki haurrei. Azpimarratu du tokian tokiko eta bertako GKEekin lan egitearen garrantzia, horrelako erakunde txikiek ez dutelako egitura kapitalista instituzionalizatu bat, eta era berean, azaldu du garrantzitsua dela segimendua egitea zure proiektuetan ibili den jendeari. Bere lanari dagokionez, adierazi du oso orbain sakonak zituzten umeak ezagutu dituela, egunero heriotzari aurre egiten diotenak, eta haientzat oraina hauskorregia dela, eta geroa konplexuegia, baina haren ustez, arteak etenaldi bat egiteko aukera eman diezaieke etengabeko testuinguru beldurgarri horretan. Bestalde, Nablus hiriak azken hilabeteotan bizi izan duen bortizkeria testuinguru gero eta latzagoaz ere hitz egin digu. Bertan gazteak milizia armatuak antolatzen hasi dira, besteak beste "Lehoiaren Gordelekua" izenekoa, fakzio politiko tradizionaletatik aparte Nabluseko Alde Zaharrean sortutako erresistentzia taldea. Kontatu du kaleak Israelgo armadak hartuta zituela, oso zaila zela batetik bestera mugitzea, eta horrek biziki zaildu zuela bere lana. Azken urtean hildakoen kopurua, umeak tartean, izugarria izan da. Hainbesterainokoa izan da non haren taldeko hainbat umek senitarteko bat edo beste galdu baitituzte azken hilabeteotan. Nabarmendu du inportantea dela Palestinara bidaiatzea eta okupazioaren errealitatearen testigantza ematea, eta uste du bakoitzak dakiena egitera joan behar duela. Aitortu du bere azken bidaietako batetik sentsazio mikatz batez bueltatu zela, nahikorik egin ez zuelakoan, eta zentzu horretan lagun palestinar batek egin zion eskaria ekarri du akordura: "Hitz egin Palestinaz, eta Palestinaz hitz egiteaz gogaituta zaudenean, jarraitu Palestinaz hitz egiten".

 

 


Banner

TWITTER KI

 

UHintifada

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx