Portada Berritasunak UHintifada
UHintifada 406: Trina Lise Sundnes: «Norbegian irizpideak berraztertzen ari dira, CAFek bezala, giza eskubideak urratzen dituzten enpresak baztertzeko; eta hori eredugarria izan liteke beste herrialde batzuentzat» PDF Inprimatu Email
2021/06/01

Trina-eDatorren ekainaren 5ean Gipuzkoako CAF konpainiak bere Urteroko Akziodunen Batzar Nagusia antolatu du, eta aurtengo bilkura enpresaren jarrera nazioarteko esparruan konprometitu samar dagoela egingo da, izan ere, Jerusalemeko Apartheid tranbiaren priektuan parte hartzeak jarrera delikatu batean jarri du Beasaingo enpresaren nazioarteko irudia. Pasa den astean jakin genuen CAFek astindu ederra jaso duela Norbegiako merkatuan, non kontratu mamitsuak eskuratzeko lehian dabilen. Izan ere, Norbegiako Bankuak erabaki du Israelgo Shapir enpresa Gobernuko pentsio funtsatik baztertzea, NBEak Palestinako eremu okupatuetako jarduerarekin aberasten diren enpresen zerrenda beltzean Israelgo eraikuntza enpresa sartu zuenetik. Kontua da enpresa hori CAFen bazkidea dela Jerusalemeko tranbian. Shapir baztertzeko erabaki horren atzean Norbegiako Sindikatuen Federakundeak bultzatutako boikot kanpainia dago, federakunde hori nazioarteko BDZ kanpainiari atxikita baitago. Kanpaina horretan sakontzeko eta CAFek Norbegiako merkatuan pairatzen duen jarrera konprometitua aztertzeko Trina Lise Sundnesen testigantza izango dugu entzungai. Sundnes Norbegiako Sindikatuen Federakundeko ordezkaria da, eta iragan martxoaren 24an "Erronkak eta estrategiak CAF Israelgo apartheidaeren trenetik jaitsi dadin" izeneko mintegian parte hartu zuen, CAF proiekto horretatik erretiratzeko Euskal Herriko kanpainiak antolatuta. Bere jardueran azaldu du kompromezu etikoak bultzatuta Federakundeak nazioarteko BDZ kanpainiarekin bat egin zuela, eta kompremezu horrexek berak eraman dituela CAFen aurkako boikot kanpainia bultzatzera, proiektu ilegal batean parte hartu behar zuela jakin bezain pronto. Kanpainia horren testuinguruan Norbegiako patronalera zein politikoengana jo dute, giza eskubideen urraketa batean parte hartzen duen bitartean, CAF baztertu dezatela eskatzeko. Bestalde, ohartarazi du Norbegian hartzen diren erabakiak eredugarriak izan daitezkeela beste herrialde batzuentzat.

 
UHintifada 405: Mussa´ab Bashir: «Gaza pairatzen ari den zigor kolektiboa Jerusalemen gertatzen ari den garbiketa etniko instituzionalaren ondorio zuzena da» PDF Inprimatu Email
2021/05/25

UHintiAste honetako atalean Israelgo erregimenak Gazako populazio zibilaren kontra burutu duen azkenengo sarraskia aztertu dugu; eta horretarako, Mussa´ab Bashir kazetari gazatarra izan dugu solasean Uhintifadako mikrofonootan; su etenaren eta Gazaren gaineko bonbardaketak bertan behera geratu zirelako berri izan baino ordu batzuk lehenago. Bashir gazatarra da sortzez, preso politikoa izan da okupazioaren erregimeneko ziegetan, eta HispanTVko korrespontsal lanetan aritu da Gazako zerrendan. Gaur egun Zaragozan bizi da eta Arainfo.org webgunean argitararenditu Palestinari buruzko bere kronikak. Bere jardunean 2014koak baino bortitzagoak izan diren bonbardaketez hitz egin digu. Orduan, bertatik bertara bizi izan zituen eraso haiek. Orain, berriz, kontatu digu sekula erabili gabeko armama pisutsuak erabili dituztela, azpiegiturak suntsitzeko, palestinarrak moralki txikitzeko, eta Gazako populazioaren gainean zigor kolektibo bat ezartzeko. Haren ustez, ez dugu "bi bandoen arteko talkaz" hitz egiteko tranpan erori behar, izan ere, testuinguru kolonial batean gaude; eta sarraski hau Jerusalemen burutzen ari diren garbiketa etniko instituzionalaren ondorio zuzena da. Kontatu digu, halaber, 36 urtetik lehenbiziko aldia dela herri palestinarra Palestina Historiko osoan modu bateratuan eta sinkronizatuan matxinatzen dena; eta nabarmendu du hori gaur egun bereziki zaila dela, Palestinako eremua ghettoetan zatikatuta gadoelako. Izan ere, okupazio erregimenaren bortizkeria 48ko eremuetako palestinarrak kolpatzen ari da bereziki. Kritikatu du Palestinako Aginte Nazionalaren utzikeria, eta azaldu du utzikeria horrek bultzatu duela jendea modu autonomoan kalera ateratzera. Bestalde, arreta deitu du Gazan kazetari lanetan aritzeak dakarren arriskuaz, izan ere, azken eraso honetan prentsako zenbait hedabideren egoitza ziren eraikinak bonbardatu dituzte; eta salatu du espainiar estatuko prentsak sarraski hauen inguruan egiten duen kontaketa ekidistantea.
Bukatzeko, Lidon Soriano ekintzailea ere izan dugu solaskide. Berak ekarri dizkigu Juani Rishmawiren bahiketaren inguruko azken albisteak. Rishmawi langile humanitarioa da, eta Hala Bedi irratiko kolaboratzailea Palestinan. Iragan apirilaren 13an Israelgo erregimeneko armadak atxilo eraman zuen eta gaur egun espetxealdi prebentiboko erregimenpean jarraitzen du.


 
UHintifada 404: Patricia Garrido: «Jerusalemen gertatzen ari diren palestinarren aurkako eraso arrazistak garbiketa etniko politika sistematiko baten baitan daude, eta CAFen tranbiak lotura zuzena du gertaera horiekin» PDF Inprimatu Email
2021/05/18

UhintifAste honetako atalean Palestinaren gaineko arreta mediatikoaren foko batera joko dugu, Jerusalem hirira, bertan baitago azken asteotako bertako populazio palestinarraren aurkako bortizkeriaren epizentroa, eta bortizkeria horrek aurrekaririk gabeko erreakzio bateratu bat eragin duelako Palestina historiko osoko eremuan, eta ondorengo zigor kolektiboa Gazako zerrendako populazioaren kontra. Gertaera horiek Patricia Garridoren eskutik aztertuko ditugu. Garrido Mundu Bat erakundeko langilea da eta Jerusalemen bizi da. Bere jardunean Jerusalemeko palestinarrek pairatzen duten bortizkeria arrazistaren gorakadaren berri eman digu, eta kontatu digu eraso horiek esanahi historiko handiko leku sakratuen kontra zuzendu dituztela, bereziki. Horregatik, palestinarren erreakzioa koipe orban bat bezala zabaldu da 48ko eremuetan eta Gazan. Azaldu du, bereziki, Sheikh Jarrah auzoko kasua. Bertan 1948ko Nakbaren ondorengo errefuxiatuak bixi dira eta etxegabetzeko mehatxupean daude. Eraso horiek guztiak garbiketa etniko politika sistematiko baten baitan kokatu ditu, eta azaldu du nola politika horren tresnak diren etxegabetzeak, etxe-birrinketak, eta azpiegiturak. Testuinguru horretan, azaldu du Gipuzkoako CAF konpainia Jerusalemen eraikitzen ari den tranbia ertsiki lotuta dagoela gertaera horiei; izan ere; tranbiaren helburua da ilegalki okupatutako eremuak bereganatzea eta hango kolonoen mugikortasuna eta jarduera ahalbidetzea. Arreta deitu du, halaber, Gazako egoeraz, eta ohartarazi du 2014ko sarraskiaren ondotik kalkulatzen zela gutxienez 30 urte beharko zirela gutxieneko bizibaldintzak berreskuratzeko. Beste aldetik, salatu du Palestinan gertatzen ari denaren inguruan hedabideek egiten duten kontaketa Israelgo kontakizun ofizialaren menpe dagoela, eta palestinarrei ahotsa ematen dieten komunikabideak behar ditugula.
Azkenik, ekarri ditgu irratsaiora Juani Rishmawiren aferaren azken albisteak. Rishmawi giza eskubideen aldeko ekintzailea da eta Hala Bediko kolaboratzailea, eta iragan apirilaren 13tik israelgo Apartheid erregimenak bahituta dauka.



 
UHintifada 403: Teresa Aranguren: «Hiru aste behar izan dituzte Juani Rishmawiri leporatu dizkioten karguak eraikitzeko» PDF Inprimatu Email
2021/05/07

JuaniAste honetako atalean Juani Rishmawi gure kolaboratzaile beteranoaren egoera kezkagarriaz informatzen jarraitu dugu. Rishmawi giza eskubideen aldeko ekintzailea da eta iragan apirilaren 13an Israelgo Apartheid erregimeneko indar armatuek Beit Sahourreko bere etxean bahitu egin zuten. Bertan, Zisjordania okupatuan, 35 urtetik gora daramatza bizitzen, eta Health Work Committees erakunde humanitario palestinarrean lanean. Kartzelaratu zutenetik hiru aste pasa dira eta tarte horretan itaunketa gogorrak jasan behar izan ditu. Azkenik, pasa den ostegunean leporatzen dizkioten karguak jakinarazi zizkioten, besteak beste, «erakunde ilegal bateko kidea» izatea.

Epaile militarraren aurrean agerraldia egin eta ordu gutxitara Teresa Aranguren kazetari beteranoarekin solasteko aukera izan dugu. Arangurenek eskarmentu handia dauka Ekialde Hurbilean eta itzal handiko ahotsa da afera hauetan, halaber, egun Juani askatzeko kanpainaren bozeramale lanetan ari da. Bere jardunean salatu ditu Rishmawiren atxiloketaren gorabeherak, izan ere, bere ustetan, atxiloketa horren asmoa Juaniren ingurukoengan ikara sortzea izan da; eta gainera, kritikatu du leporatzen zizkioten karguak jakinarazi gabe eraman zutela preso. Rishmawiri leporatzen dioten ustezko delituetako bat PFLPren erresistentziari nazioarteko kooperazioaren dirua desbideratzea da. Horren harira, Arangurenek uste du hori nekez demostratu daitekeela, izan ere, diru laguntza horiek kontrol zorrotz baten menpe daude. Bestetik, PFLP erakundearen historian sakondu du, Israelek Palestinako erresistentziaren erakunde horrekin erlazionatu nahi baitu HWC, eta kritikatu du Europar Batasunak erakunde hori talde terroristen zerrendan izatea. Kanpainia hau guztia Palestinarekiko kooperazioa krimanalizatzeko estrategia baten barruan sartu du, eta pentsatzen du elkartasun mugimenduarentzako abisu bat dela.

 
UHintifada 402: Lidon Soriano: «Juani Rishmawi bahituz Israelek beste buelta bat eman dio azkoinari, bere helburuen profil politikoa jaitsi eta erakunde humanitarioetako langileak jazartzen hasi baitira» PDF Inprimatu Email
2021/04/27

JuaniAste honetako atala gertaera lazgarri batek baldintzatu du, ezinbestean. Izan ere, duela bi aste Israelgo erregimeneko indar armatuek Juani Rishmawi bahitu zuten, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Hala Bedi Irratiak Palestinan duen kolaboratzailea. Rishmawi iragan apirilaren 13ko goizaldean eraman zuten atxilo leporatzen dizkioten balizko karguak ezagutu gabe. 20 soldadutik gora bere etxebizitzan sartu ziren, Belengo eskualdeko Beith Sahour herrian, eta gatibu eraman zuten. Bere jarduera profesionala Health Work Committees erakundean jorratu du azken 35 urteotan. Erakunde palestinar hori komunitatearen ongizate sanitario eta soziala artatzeaz arduratzen da eta iragan martxoaren 8an, hain zuzen, Israelgo armadaren segada pairatu zuen. Orduan, Ramallahn duten egoitza erasotu eta bi lankide atxilotu zituen okupazio armadak.
Juani Rishmawiren profil pertsonal, profesional eta politikora gerturatzeko Lidon Soriano izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Soriano ekintzailea eta Komite Internazionalistetako brigadetako koordinatzailea da Palestinan. Bere jardunean atxiloketaren gorabeheren eta gure kolaboratzailearen egungo egoeraren berri eman digu. Salatu du Rishmawi bahituz Israelek beste buelta bat eman diola azkoinari, bere helburuen profil politikoa jaitsi eta erakunde humanitarioetako langileak jazartzen hasi baitira. Gainera, osasun arloko langileak atxilotzeak berebiziko ankerkeria erakusten du, bere esanetan, mundu mailako larrialdi sanitario egoera baten erdian gaudelako. Bestalde, Rishmawi atxilotu zutenetik abian jarri den elkartasun kanpainiaren berri ere eman digu.
Jarraian, HWCren egoitzaren aurkako ondorengo egunetan eta atxilotua izan baino egun batzuk lehenago Juani Rishmawirekin izan genuen solasaldi esanguratsua berreskuratu dugu. Elkarrizketa hartan salatu zuen bere erakundeak eta beste hainbat erakunde palestinarrek pairatzen duten jazarpena. Izan ere, indar okupatzailearen autoritatea eta Osloko Akordioen ondorengo estatusa onartzen ez duten erakunde humanitario eta sozialak okupazio erregimenaren jomugan daude. Eta jazarpen hori Palestinako populazioaren aurkako garbiketa etniko kanpainia baten testuinguruan kokatzen zuen, izan ere, Isarelgo erregimenak populazio palestinarraz gain, elakarte-mugimendu edo mugimendu palestinar antolatuaren edozein arrasto desagertarazi nahi du.
Juani Rishmawiren askatasuna aldarrikatzeko manifestuarekin bat egin nahi izanez gero, bidal itzazue zuen atxkimenduak, pertsonalak zein kolektiboak, helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Banner

TWITTER KI

ARGAZKIAK

dsc09585

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

NON?


KI 30! [Tagzania]

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx