Portada Multimedia UHintifada


UHintifada #05 PDF Inprimatu Email
2009/05/04
Patri Lezamarekin solastu ginen. Patri Komite Internazionalistetako kidea da eta aurtengo brigadetatik mintzatu zitzaigun, halaber, Fermin Muguruzaren “Check Point Rock” filmaren aurkezpenaren kronika egin zigun. Kultur atala Palestinako eta israeldar disidenteek ekoiztutako zinemagintzari dedikatu diogu. Bereziki Anne Marie Jassir-en lana izan genuen mintzagai.

Osasuna, askatasuna eta intifada globala.

 
UHintifada #04 PDF Inprimatu Email
2009/04/27

Javi elkarrizketatu genuen. Javi argazkilaria da eta Palestinako Bil´in herrian burututako protesta batean bertatik bertara erretratatu zuen nola miltar sionista batek gazte palestinar bat erailtzen zuen. Kultur atalean, bestalde, Dei Yassin-eko sarraskiaz mintzatu ginen.

Osasuna, askatasuna eta intifada globala.

 
UHintifada #03 PDF Inprimatu Email
2009/04/13

Julen Zulaika elkarrizketatu genuen. Julen Donostiako Noaren kontzertuan protesta ekintza burutu zutenetako kide bat dugu. Hori dela eta poliziaren egurra jasotzeaz gain epaiketa bati egin beharko dio aurre. Boikot atalean, hain zuzen, Noaz, abeslari sionistaz aritu ginen. Eta azkenik, kultur atalean eta kristauen Aste Santua ate joka genuenez, hainbat toki sakraturen garrantzi historiko, estrategiko eta militarrez mintzatu ginen.

Osasuna, askatasuna eta intifada globala.

 
UHintifada #02 PDF Inprimatu Email
2009/04/06

Lidon Soriano elkarrizketatu genuen. Lidon Komite Internazionalistetako kidea dugu, halaber, Estatuko Palestinarekiko Elkartasun Sareko koordinatzailea, eta hamaika alditan Palestinan brigadista ibilitakoa da. Kultur atalean Handalaz eta horren egileaz, Naji Al Aliz, aritu ginen. Handala Palestinako komiki pertsonai herrikoienetakoa dugu.

Eta azkenik, boikot atalean, Veolia entrepresaz mintzatu ginen.

Osasuna, askatasuna eta intifada globala.

 
UHintifada #01 PDF Inprimatu Email
2009/03/30

Palestinako Lurraren egunaren ospakisuna abiapuntutzat hartuta hasiera eman diogu UHINTIFADA irratsaioari. Estreinako saio honetan Lurraz, jaioterriaz eta erbesteaz mintzatu gara Aithan-ekin. Aithan gure saioko kolaboratzailea eta irakasle palestinarra da Deustuko unibertsitatean. Kultur atalean olibondoaz eta Palestinako historian eta bizimoduan olibondoak duen garrantziaz aritu gara. Azkenik, boikot atalean nazioarteko BDS kanpainaren inguruan mintzatu gara.

Osasuna, askatasuna eta intifada globala.

 


Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx