BILBO - Uztailak 11 julio, 18:30. ELKARRETARATZEA "PREMIER" dendaren aurrean/Concentración frente a la tienda PREMIER. Calle Iparraguirre 39. Esta empresa israeli comercializa productos de un laboratorio que está en un asentamiento ilegal (Kibbutz Kalya) ubicado al borde del Mar Muerto en territorio palestino ocupado. - Uztailak14 julio, 19:30etan Elkarretaratzea Arriagan - Uztailak 17 julio, 19:00. Manifestazioa Arriagatik / Manifestación desde el Arriaga
GASTEIZ -Uztailak 16 julio,18:30: Andra Mari Zurian Concentración en la Virgen Blanca. De ahí partirá una kalejira hasta Mendizorroza (Protesta frente concierto al Noa)
IRUÑEA -Uztailak 12 Julio, 13:00. Gaztelu Plazan Elkarretaratzea / Concentración en la Plaza del Castillo (Askapena, Internazionalistak Auzolanean) -Uztailak 17 julio, 19:00. Manifestazioa, autobus geltokia
Dokumentu hau sinatzen dugun Euskal Herriko gizarte eragileok berriz erakutsi nahi dugu gure elkartasuna Palestinako herriarekin, egun hauetan indar israeldar okupatzaileen zigor kolektiboaren menpean dagoelarik, baita nazioarteko komunitateari exijitu Israelek Gazako herriari egindako beste eraso hau geldiarazteko, 98 palestinar hil eta 600 zaurituta suertatu eta gero; eta presioa egiteko Israelek 2006tik Gazari inposatutako blokeoa deuseztatzeko, bertoko biztanleentzako guztiz beharrezkoak diren botiken, materialen eta elikagaien urritasun latza eragiten baitu.
Israelek Nazioarteko Zuzenbidea bete dezan eta entitate sionistak inposatutako Apartheid sistema salatzeko asmoz, Euskal Herriko hainbat erakunde, jendarte mugimendu, sindikatu eta partidu politiko Boikot, Desinbertsioak eta Santzioak kanpaina egituratzen ari gara, munduko herriak inplikatzen saiatzen den ekimen bat, geuk baitugu palestinarrei ukatzen dieten ahotsa.
BDS Kanpaina biolentziarik gabeko erresistentzia zibileko tresna dela azpimarratu nahi dugu, 2005eko uztailaren 9an hasia, 194 erakunde palestinar baino gehiagok abiatuta eta Hegoafrikak apartheid-i boikot nazioarteko kanpainan oinarrituta, ondorengo helburuekin: Palestinaren okupazioa bukatzea eta Harresia desegitea; errefuxiatu palestinarren itzultzeko eskubidea onartzea; eta Israelen bizi diren israeldar-palestinarrei eskubideen berdintasuna bermatzea. Ekimen hau gero eta babes gehiago dauka nazioarteko komunitatearen aldetik, baita Israeleko gizartearen eta komunitate judutarren pertsona esanguratsu batzuen partetik ere, Judutar Antisionisten Nazioarteko Sareak (IJAN) edo intelektualek edo artistek, haien artean Ilan Pappé, “Palestinako garbitze etnikoa” liburuaren egilea den historiagile israeldarra eta Naomi Klein, idazle eta kazetari kanadarra.
Israelen aurkako BDS kanpaina ez da kanpaina arrazista; kolonizazio, Apartheid eta garbiketa etnikoaren kontra zuzendutako kanpaina da. Horregatik BDS kanpaina antisemitatzat jotzea ez du zentzurik: propaganda sionista beti saiatu da antisemitismoa eta antisionismoa nahasten, kontzeptu biak guztiz aurkakoak izanik. Antisemitismoa arrazismo forma bat da eta jazarria eta zigortua izan behar da, baina antisionismoak estatu Israeldarraren definizio etniko-konfesionala zalantzan ipintzen du eta Israeleko hiritar arabiarrek pairatzen duten arrazako eta erlijioko irizpideetan oinarritutako bereizkeria instituzionala eta legalari aurre egiten dio.
Kanpaina horretantxe kokatzen da ekainaren 19an burututako ekimena, Bilboko Iparragirre kaleko 34. zenbakian dagoen Premier kosmetikoen dendaren aurkakoa. Izan ere, Premier kosmetikoak Itsaso Hilaren ertzean eraikitako Kalya Kibbutzean ekoizten dituzte, palestinarrei ebatsitako lurretan ezarritako kokaleku israeldar ilegalean. Zentzu berean, hilaren 16an Mendizorrotzan abestekoa den Noa israeldarraren kontrako boikota aldarrikatzen ari dira Gasteizen, neska honek Palestinako okupazio sionistaren aurrean eta Gazan armada israeldar okupatzailea egiten ari den sarraskiaren aurrean erakusten duen konplizitate eta anbiguetatea salatzeko.
Gure jendarteetan lobby sionista sustatzen duten hainbat entitate BDS kanpaina eta berau bultzatzen duten eragile eta pertsonak kriminalizatzen ari dira bai Israelen eta baita Europan ere. Adibide baterako, hortxe daukagu eratu berria den Havtajá Euskadi-Israel Kultur Elkartea, aurretik aipatu dugun Premier dendaren aurkako ekimenaren ostean bere facebook-ean ondokoa plazaratu zuena: “Nazi berriak Bilbon Israel boikotazeko” eta “(…) jakinarazten diegu berari eta bere kideei ondorio legalen aukera (…)” Halako jokabideak are garbiago uzten du Havtajá elkartearen izaera, hots, desinformazioaren bidez Palestinako okupazioa zilegitzat eta normaltzat jo dadin bilatzen duen estatu sionistaren tresna dela, Nazioarteko Zuzenbidearen aurka eginez, bestalde.
Horregatik guztiagatik, behean sinatzen dugun eragileok zera eskatzen diegu euskal jendarteari eta erakundeei: etzazue Palestinako okupazioa zilegi edo normaltzat jo; salatu itzazue BDS ekimen ez-biolentoaren adierazpen askatasunaren aurkako erasoak; bat egin ezazue Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainarekin, Euskal Herrian ez dadin inolako adierazte sionistarik egon. Dei egiten dugu halaber Euskal Herrian Palestinari elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko. Bilbon manifestazioa egingo dugu hilaren 17an, ostegunarekin, arratseko zazpietan Arriagatik abiatuta; Gazaren kontrako beste eraso israeldar hau eta palestinarrek pairatzen duten zigor kolektiboa salatzeko.
Bilbon, 2014ko uztailaren 11n
Orain arte jasotako atxikimenduak: omite Internazionalistak, Askapena, Bakea eta Duintasuna Elkartea, Biladi Palestinar Elkartea, Euskadiko GGKE Koordinakundea, Bakea eta Elkartasuna Fundazioa (CC.OO.), STEE-EILAS, ESK, Baskale, Mundubat, SODePAZ, Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas, PCE-EPK, Sare Antifaxista, GITE-IPES, Bizilur, Ezker Anitza – IU, CNT, Asamblea de Mujeres de Bizkaia, AFD International, Palestina - Euskal Herria elkartasun komiteak, Iniciativas de Cooperación y Desarrollo, ELA, LAB, Aralar, Alternatiba, Antikapitalistak, Pentsionistak martxan, Ikasle Abertzaleak, Mugarik Gabe
|