Maiatzak 30an Euskal Herrian, kapitalismoaren aurka... greba orokorra! |
27/05/2013 | |||
+Video Azken urteotan, Europako biztanle gehienon egoera ekonomikoa nabari okertu egin da. Egunero, honako berri hauek irakur ditzakegu hedabideetan: langabetuak gero eta gehiago dira, enplegu-erregulazioko espedienteak edonon, soldaten jaitsierak nonhai, osasungintza eta hezkuntzarako baliabide gero eta txikiagoak, edozein disidentziaren aurkako errepresioa areagotzen da, etxeen desjabetzak edonoiz eta edozein auzotan, langile eskubideen urraketak eguneroko historia, enpresa handien irabaziak handitzen eta handitzen, diru publikoa bankuentzat, aberatsak gero eta aberatsagoak,… Horri guztiari krisi izena jarri diote. Pairatzen dugun sistema ekonomiko-sozialak, hau da, kapitalismoa, krisiak ditu bere baitan, krisiak behar ditu; ez bada leku batean, beste batean. Horrek zapalkuntza eta sumisioa errazten dituelako. Kapitalismoa zapalkuntzan oinarrituta dago. Aberatsak izateko pobreak behar dira. Aukera ezin hobea dugu aurrean garai hauetan, egoerari buelta emateko. Kapitalismoa ez da desagertuko, guk desagertarazten ez badugu. Bide horretan, maiatzaren 30ean, greba orokorra dugu guztiok.
|
+Video