07/01/2015 |
BILBO. Elkarretaratzea "Sakine, Fidan eta Leyla gogoan zaituztegu!" Ostirala, Urtarrilaren 9a, Plaza Biribila Ordua: 19:30 Urtarrilaren 9an bi urte betetzen dira Sakine Cansız (Sara), Fidan Doğan (Rojbin) eta Leyla Şaylemez (Ronahî) borrokalari kurduak Parisen erailak izan zirela. Bi urte eta gero, ez da jakitera eman nor izan zen erailketa honen erantzulea, Turkiako gobernuko inteligentzia-zerbitzuen inplikazioa erakusten duten frogak egon arren, bestalde, interés ekonomikoak eta politikoak bultzatuta, Frantziako gobernuak isilik dirau kontu honen inguruan.
Horregatik, erailketa hauek eta Frantziako gobernuaren isiltasun konplizea salatzeko, Parisen egingo diren mobilizazioekin bat eginez, Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenak elkarretaratze hau deialdi hau antolatu du.
|