Portada Berriak Estaturik gabeko nazioak Abdullah Oçalanen "Civilización capitalista" liburuaren aurkezpena
Abdullah Oçalanen "Civilización capitalista" liburuaren aurkezpena PDF Inprimatu Email
2017/10/12

UPV/EHU (Leioa) urriaren 17an, asteartea, 11etan
BILBO urriaren 17an, asteartea, 19:30ean Xake espazioan (Bilbo Zaharra)

Datorren asteartean, urriak 17, Abdullah Oçalan buruzagi kurduak idatzitako "Civilización capitalista" liburuaren aurkezpena izango dugu Sivan Zerdestiren eskutik. Liburua, goizeko 11etan UPV/EHU-n, eta arratsaldeko 19:30ean Bilbo Zaharreko Xake ezpazioan aurkeztuko da. Sivan Zerdesti, Bruselan egoitza duen Kurdistango Kongresu Nazionalaren kidea da. Era berean, Zibilizazio Demokratikoaren aldeko Manifestuaren itzultzailea da, Abdullah Oçalan buruzagi kurduak kartzelan idatzitako bost liburuko bilduma.

Nazioartean egiten ari den biran, Sivanek Euskal Herria bisitatuko du datorren astean, eta oraingoan liburu bildumaren bigarren alea aurkeztuko digu, Zibilizazio Kapitalista aztertzen duena. Liburuaren egileak berak kartzelatik idatzitako babeskitzat jotzen du liburua, gogoratu behar dugu Abdullah Oçalan buruzagi kurdua 18 urte daramatzala kartzelan isolaturik.

Liburuan kapitalismoaren jatorria eta bere mailak aztertzen dira, elikagaitzat duen gizarte eremua, zibilizazio historiko-sozialak, eta oinarrizkoa da eskaintzen digun munduaren ikuspegia, ekialde hurbilean oinarrituta, eta sarritan egi unibertsaltzat azaltzen den pentsakera eurozentriko bakarretik aldentzen dena.

Liburua Deskontrol argitaletxeak kaleratu du eta salmentako dirua Kurdistanen garatuko diren proiektuetara bideratuko da.

 

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?