Galiziar erresistentziarekin elkartasuna!!! Errepresioari Stop!!! Inprimatu
2013/01/09

Pasa den Urtarrilaren 7an Adriám Mosqueira “Senlheiro” atxilotu zuten Compostelako inguruetan dagoen bere jaioterrian, operatibo antiterrorista baten barruan. Hamabi orduz izan zuten inkomunikatua eta izkutatua, biharamunean etxearen miaketa egin zuten arte.

Hamarnaka pertsona kontzentratu ziren gau osoan zehar beraren etxe inguruan miaketaren zain, poliziak neurriz kanpoko dispositiboaz inguratzen zituelarik herrixkan izua eraginez. Bitartean, egunkariek, irratiek eta telebistek, “berez” dagokion errugabetasun-presuntzioa deuseztatu zuten berehala atxilotuari “erakunde terrorista” imaginario baten partaide izatea egotziz. Etxearen miaketan zeudela, lagun eta senideekin izan zezakeen komunikazioa ekiditen saiatu ziren poliziak, baina zarataka  salatu zituen torturak, bai mendian harrapatu zutenean,zein komisaldegian eta miaketan zehar.

Errepresio errealitateak egoera mingarrietara garamatza, baina baita elkartasun eta salaketara. “Senlheiro” makurtzen ez den galiziar gizon eta emakumeetariko bat besterik ez da, dependentzia, txirotze eta esplotazioaren aurka borrokatzen duena. Denontzako gogorra den une honetan, Galiziar herriaren nazio askapenaren eta askapen sozialaren alde borrokatzen duenetariko bat da, eta horrela aldarrikatzen dugu ustel, esplotatzaile eta torturatzailez beteriko sistema osatzen duen Estatu españolaren aurrean.

Lurra defendatzea ez da delitua!
Preso independistak askatu! Munduko preso politiko guztiak askatu!!!