|
2010/02/11 |
|
BILBO. Konzentrazioa. Eguna: Otsailak 12an, ostirala. Ordua: 18:00. Lekua: Plaza Biribila (BBVAren aurrean). Deialdia: Sare Antifaxista, Circulo Bolivariano "La Puebla", Askapena eta Komite Internazionalistak
Iraultzaren aurkako bortzakeri faxistak azken hilabete honetan 3 hildako utzi dizkigu Venezuelan. Urtarrilaren 25 eta 26 bitartean Chavezen aurkako frankotiratzaileek 16 urtetako eta PSUVeko Yorsinio Carrillo gaztea erahil zuten gobernu bolibarraren aldeko manifestazio batean parte hartzen zuen bitartean. Balek Marcos Rosales ikaslearen biziarekin ere bukatzeaz gain, beste 32 pertsona zauritu zituzten., Egun batzuk geroago, Otsailaren 5eko goizaldean, neonazi bik arma zurien bitartez erahil zuten Luis “Rachel” Chirinos antifaxista eta musikari Caracartarra.
Iraganean bezala, Euskal mugimendu internazionalistak eta antifaxistak Venezuelako herriarekiko elkartasuna eta honen burujabetza eta imperialismoaren aurkako mugimenduarekin elkartasuna adierazi nahi du. Borroka da bide bakarra, eta ziur gaude Venezuela Bolibarraren herri mugimenduek eta erakunde politikoek oligarkia eta imperialismoa nola garaitu jakingo dutela, erailketa hauen errudun bakarrak izanik.
1998garren urtean prozesu bolibiarra martxan hasi zen unetik, etengabeko erailketak eta sarraskiak gertatu dira boterea lortzeko asmoz. Kontuan eduki behar dugu 2002ko estatu kolpea, ondorengo petroleo geldiketa eta Danilo Anderson fiskalaren biziarekin bukatu zuen auto bonba 2004garren urtean. Gogoan daude ere kapitalaren eta terratenienteen diruaz ordainduta eta babestuta zeunden talde armatuen aurka borrokatu ziren hainbat langile eta nekazari anonimo. Ekintza guzti hauen atzean Washington-en estrategia politikoa baitago; tokiko estabilitatea desorekatu eta inguruko herrien influentziarekin bukatzea ALBAren bitartez. Egia da bai, Venezuelak 2004garren urtean bultzatutako aliantza hau Cubarekin batera, buru hauste ederra dela Yankiek ezarritako neokolonialismoa gehien bat Europar Batasunaren laguntzaz.
Adibide giza dugu duela gutxi Hondurasen gertatutako estatu kolpea eta AEBak Colombian jarri nahi dituzten base militarrak, hauek ALBAn parte hartzen duten herrialdeengana zuzendutako eraso militar ireki batera gogoratuz.
|