2018/05/17 |
BILBO. Proiekzioa: "Tout va bien (Dena ongi dabil)". Maiatzaren 24an, osteguna, 19:00etan Zirika! herri gunea (Erronda kalea, 12) Aurten 50 urte dira 68ko maiatz horretan Europan eta munduko beste hainbat lekutan jendea altxatu zela sistemarekiko desadostasuna aldarrikatzeko.
Hausnarketa sakonak, protestak eta mobilizazio erraldoiak bizi izan ziren persona gehienak asetzen ez zituzten sistema eta bizitza forma bat salatzeko. Debate eta hartu-eman aberats horien harira hamaika ekimen sortu ziren. Egia da, espero zuten baino gutxiago lortu zuten. Dena den, nahiz eta mundua erabat aldatu ez izan, une horretatik Aurrera gauza asko desberdin ikusten ziren.
|
Gehiago irakurri
|
|
2018/03/05 |
[KIko emakumeen taldea] Martxoaren 8an, geuk ere, feminista eta internazionalistok, bat egingo dugu grebarekin. Zalantzarik gabe. Bat egiten dugu mundu-mailako greba honekin, elkartasun politikoa oinarritzat hartuta, denon artean eta denok kontuan hartuz eraikitako elkartasuna, bizitzeko aukera berriak egongo diren guneak sortzeko. Martxoaren 8an emakumeok gelditu egingo gara eta planto egingo dugu. Munduko deialdiarekin bat egingo dugu, gelditu egingo diren eta planto egingo duten munduko beste emakume guztiekin elkartasuna indartzen jarraitzeko. Patriarkatu kapitalista emakumeon aurka gauzatzen ari den eraso sistematikoaren gerra hau geldiarazi behar dugu; geldiaraziko dugu. Eta horretarako, funtsezkoa da feminismotik guneak eta fronte bateratuak sortuz eta bultzatuz jarraitzea. Harresiak (kontzeptua zabal hartuta), alanbre-hesiak eta inposatutako mugak gainditzen dituzten fronte bateratuak.
Aurten, martxoaren 8an planto egingo dugu munduko hiru emakumeotatik batek indarkeria fisikoa edo sexuala jasaten dugulako; gelditu egingo gara gatazka armatuek, pertsona guztiengan eragin arren, emakumeongan, emakume izateagatik, ondorio espezifikoak dituztelako: gerra-harrapakin bihurtzen gaituzte.
|
Gehiago irakurri
|
2018/01/27 |
Komite Internazionalistak erakundeak urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra arte "Herriok bidean. Bide-orriak askapen nazional eta sozialerako" jardunaldiak antolatu ditu Bilbon.
Astean zehar Zirika Herri Gunean antolatuko diren ekitaldietan herrialde ezberdinetatik etorritako pertsona eta erakundeek parte hartuko dute: Eskozia, Ipar Irlanda, Tamil Eelam, Kurdistan, Palestina, Mendebaldeko Sahara, Katalunia eta Euskal Herritik. Jardunaldietan askapen sozialerako borrokak eta nazio askapen prozesuen inguruko eztabaidak eta hausnarketak izango dira. Lehen aipatutako herri horien borroken ezaugarriak ezagutaraziko dizkigute ere.
|
Gehiago irakurri
|
2018/01/15 |
Urtarrilaren 18an, 19:00etan Zirika! herri gunean El Rastro de Camilo dokumentala proiektatuko dugu, Colectivo Frente Unidoko kidea den Nicolas Herreraren aurkezènarekin.
"El rastro de camilo" dokumentalak pertsonaiaren eta, bere heriotzatik 50 urte igarota, herrialdearen gainera argia dakarten azken zazpi urteotan aurkitutako aita Camilo Torres Restrepo-ren artxibo pertsonal eta historikoetan ezkutatutako historiak eta memoriak kontatzen ditu. Aldi berean, bere desagertutako gorpuaren inguruan ikertzen du, ELN talde iraultzailearen kide bezala 1966an borrokan eraila izan ostean militarrek ezkutatua. Armen erabileratik harago, bere ebanjelioen gaineko interpretazioa Teología de la Liberación mugimenduaren abiapuntu izango zen proposamen etiko nola bihurtu zen ikusiko dugu. Diego Briceño de Orduz-en dokumentala. |
2017/10/05 |
Egunotan, Askapena antolakunde internazionalistak 30 urte beteko ditu. Ospakizun gisara, larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Berriozarren.
Komite Internazionalistetatik, aukera hau baliatu nahi dugu Askapenako kidegoa bere 30. urteurrenean agurtu eta zoriontzeko. Urteotan, hamaika izan dira Askapena eta Euskal Herriko gainontzeko elkartasun mugimenduekin aurrera eraman ditugun borroka eta ekimenak. Euskal herriko kaleetan, herri mugimenduen espazioetan eta nazioartean egin dugu topo KI eta Askapenako militanteok.
Zentzu honetan, nork bere ikuspuntu, jatorri eta ibilbidea alde batera utzi gabe, aurrerantzean elkarlanean aritzeko borondatea adierazi nahi diogu Askapenari. Ziur gaude, elkarlan zintzo eta zuzenarekin, beti herri mugimenduak eta munduko herriak iparrorratz izanda, gertuago kokatzen garela gure helburuetatik.
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|