| Palestinako harresiaren kontra eguna |
|
|
|
| 2009/11/04 | |||
Munduak Berlingo harresiaren erorketa ospatzen duen bitartean, Palestinan, Israelgo estatuak lotsaren harresia eraikitzen jarraitzen du, zigorrik gabe, nazioarteko komunitatearen pasibotasun eta babesarekin. Palestinako harresiak Zisjordaniako hiri eta herriak inguratzen ditu, ghetto edo bantustan bilakatuta. Harresiak ate eta baimen sistema ekarri du, Palestinako herritarrak euren herrietan kartzelaratzen dituena eta euren lurretatik urruntzen dituena. Harresiak soroen hondamena dakar, zonalde hauetarako oinarrizko zerbitzuen isolamenduarekin, eta lurrak, merkatuak eta baliabideak galtzearekin batera. Palestinako herritarrak baliabiderik gabe geratzen dira, bizitzeko bitartekorik gabe... Israelen harresiaren proiektuak hainbat egitasmo dakartza batera, tartean euren kokalekuak hedatu eta soilik kolonoentzako izango diren beste 500 kilometroko errepide sarea eraikitzeko asmoa. Era honetan, Zisjordaniaren lurren %47 bereganatuko dute eta Palestinako herritarrek bantustanetan isolatuta amaituko dute.
Nazio Batuen Asanbladak hartutako ebazpenak Israelgo estatuari galdegiten dio “harresiaren eraikuntza geldiarazi eta atzera botatzea okupatutako lurraldeetan eta Jerusalen ekialdean, 1949ko armistizioarekin bat ez datorrelako eta Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoa delako”,... hala ere, gaur egun harresiak Palestina zatitzen jarraitzen du eta eraikitzen jarraitzen dute... Horregatik, datorren igandean Bilboko Arriaga plazan elkartuko gara, Palestinako harresia eraistea eta okupazioa amaitzea eskatzeko. Palestina Askatu!
|