Portada Berriak Komite Internazionalistak 2009ko brigadak eta delegazioak hastear daude; Kuba, Palestina, Venezuela, Bolivia eta Brasil
2009ko brigadak eta delegazioak hastear daude; Kuba, Palestina, Venezuela, Bolivia eta Brasil PDF Inprimatu Email
2009/07/02
Urtero bezala, Komite Internazionalistaren web orrialdean brigadistak munduko herrialde ezberdinetatik idatzitako kronikak irakurri ahal izango dituzue. Aukera paregabea brigadak gertutik bizitzeko eta beste herrialdeetako borroketara hurbiltzeko. Izan ere, brigadistak bizitzen ari diren esperientziak zuzenean kontatuko dizkigute.
 
Kubako brigada Ciego de Avilan egongo da uztailean. ICAP erakundeko lagunen eskutik, Herrien Adiskidetasunerako Kubako Institutua, Kubatar iraultza osatzen duten gizarte eragile ezberdinak ezagutu ( FEU, UJC, PCC, CTC...) eta Kubako sistema politikoa gertutik ezagutzeko aukera izango dute: hauteskunde sistema, hezkuntza sistema, nekazal mundua...

Palestinan brigada PCHR (Giza eskubide zentroa) eta Health Work Commitees-en bitartez bideratuko da. Brigadistek errealitate politiko eta sozialaren ikuspegi ahalik eta osatuena izan dezaten, alderdi politiko, sindikatu, emakume elkarte eta preso politikoen elkarteekin elkarlanean jardungo dira, besteak beste. Brigadak uztaila eta abuztuan zehar egingo dira, Palestinako inguru ezberdinetan: Belen, Ramalah, Nablus, Gaza...

Venezuelari dagokionez, delegazioa uztailan egongo da. Lehenengo egunetan Caracasen egongo da, gizarte mugimendu eta elkarteekin kontaktuan egonik. Caracasen gure baliokide nagusia Alex Vive izango da, baina beste eragile batzuekin bilduko gara ere. Caracasen ostean Frente Nacional Campesino Ezequiel Zamorarekin elkarlanean jardungo dugu.

Boliviara, 2006tik Komite Internazionalistakeko ordezkaritza egon ez bada ere, aurten uztailan delegazio bat egongo da. Delegazioaren lehentasuna oinarrizko gizarte mugimenduak ezagutzea eta beti sortzen den bi herriren arteko elkartruke aberasgarria berpiztea izango da.

Azkenik, Brasilen abuztuan Komite Internazionalistakeko delegazio bat egongo da Lurrik Gabeko Mugimenduarekin (MST), haien eguneroko bizitzaren eta kanpamendu desberdinen errealitatea gertutik ezagutu asmoz.

Kubako Iraultzaren, Palestinar herriaren erresistentziaren, Iraultza Bolivarianoaren edo MSTren nondik norakoak jakin nahi badituzu, sartu gure Blogak atalean. (Uztailatik abuztuaren amaiera arte).

Euskal Herritik, Mundura!

Mundutik, Euskal Herrira!

Hamaika herri, borroka bakarra!
 
Banner
+Video

Kolonbiako ikasleek pribatizazioari [Argia]

Agenda

February 2012 March 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29