|
|
|
![]() Duela 50 urte, gertaera historikoa eman zen Kubako iraultzaren garaipenarekin, emakume eta gizonek gehiengoen aldeko gizarte bat lortu baitzuten. Herri kubatarrak aldaketa ekonomiko eta sozialak bideratu zituen (enpresa handiak eta latifundioak berreskuratzea, nekazaritza eta hiria erreformatzea, industriagintza eta merkataritza nazionalizatzea, analfabetismoaren aurka egitea..) eta neurri horiek guztiek gizartearen ongizatea eta kontzientzia politiko iraultzaile eta sozialista ekarri zuten.
Erabakiak inperialismoarekin egin zuen talka zuzen-zuzenean, eta jakina, hark ez du aukerarik utzi nahi izan iraultza modu baketsuan garatzeko. Areago, sarri askotan paretik kentzen saiatu da, eraso militar eta ekonomikoak direla bide. Eta hala ere, herri honek eutsi egin dizkio 50 urtetako lorpen sozialei. Horregatik, antolaketa ekonomiko eta sozial eredugarri horrek esanahi berehala eduki du eta dauka gaur egun Kubarentzat, Latinoamerikarentzat eta internazionalismoarentzat. Ahaztu gabe, noski, Kubatarrek izan behar dutela proiektu politiko eta sozial horren nondik norakoa erabakiko dutenak. "50 urte iraultzan" Egitaraua - Astelehena 23: Donostia: Kubari buruz pelikula bat. 50 urteko Iraultzari buruzko solasaldia. Okendo Kultur-etxean. 19:30etan Ermua: Arratsaldeko 7etan, Ernesto Che Guevara-ren argazkiak, margoak, liburuak eta beste materialen bildumaren erakusketaren inagurazioa, Manual Carrasco- eskutik. Lekua: Lobiano Kulturguneko erakusketa gelan. Ordutegia: arratsaldeko 6etatik 8etara (larunbata: 12etatik 14etara) - Asteartea 24: - Asteazkena 25: - Osteguna 26: Donostia: Hitzaldia Pascual Serranoren eskutik (analista politikoa). Lugaritz Kultur etxean. 19:30etan Orereta: Elkartasun afaria. HABANA SON taldearekin jaialdia. Txintxarrin. 20:30etan - Larunbata 28: Ermua: Herri bazkari kubatarra, Eskilarapeko Ateneoan. Bonoak Infreñu Tabernan. 14:00
|