Eraso inperialistaren aurrean... Rojava aurrera! |
2015/06/28 | |||
Hilaren 25eko egunsentian, Kobanê (Kurdistan Sirian) eta Turkiaren arteko mugaren 2 puntuetatik pasatuz, ISISek bere izaera hiltzailea eta odoltsua berriz aurkeztu zuen 152 lagun erailtzen eta hamarnaka zauritu uzten, hiri osoari hondamena eramaten.Turkiak eta bere adar armatua ISISek ezin izan dute erresistentzia kurduaren garaipenak jasan, azken astean ehundaka herri askatu dituelarik, garrantzitsuena Turkiako mugatik gertu dagoen Gipê Spî, Rojavako Cizîrê eta Kobanê kantoiak lotzen dituen hiria. Hamaika aldiz esan bezala, Turkiak eta beste potentzia inperialistek, hala nola EEBB, Saudi Arabia, Qatar, Israel eta Europar Batasuna, gerra azken urte hauetan, ISIS finantzatu eta antolatu dute, petrolio eremuak kontrolatuz eta eskualdean bere presentziaz baliatuz. Turkiak armak eta dirua eman dio, petrolioa koste baxuan erosi du... baina batez ere bere mugarekin jokatu du, ISISi babesa eta laguntza eskainiz. Aldiz, ISISen sarraskietatik ihesi egin duten jendeari ateak itxi egin dizkio.
|
+Video