Tamilak eta herri kurdua Tolosako Maiatza Gorria jardunaldietan |
2015/05/04 | |||
Tolosako Otsabi auzo elkarteak Maiatza Gorri izenpean antolatu dituen jardunaldietan parte hartuko dugu Komite Internazionalistek, ostegun honetan, maiatzak 7, Herri kurduaren erresistentziaz eta Rojavan (Siria aldean) eraikitzen ari diren eredu demokratikoaren inguruan hitz egingo dugu. Maiatzaren 14an, Tamilen borrokaz mintzatuko gara, gaur egun munduko beste hainbat herrien borrokak bezain isildua, baina urteetan zehar aurrera daramaten erresistentzia duina eta jasotako errepresio izugarria ere mintzagai izango dugu. Gonbidatuta zaudete gurekin batera bi herri hauen askapen prozesuez hausnartzera.
|
+Video