Portada Berriak Komite Internazionalistak Gure gorputza, gure erabakia: abortatzeko eskubidea orain! larunbatean, denok Iruñera!
Gure gorputza, gure erabakia: abortatzeko eskubidea orain! larunbatean, denok Iruñera! PDF Inprimatu Email
2014/04/02

IRUÑEA. Manifestazioa "Gure gorputza, gure erabakia" Apirilaren 5an, larunbata, 17:30ean Golem Zinemetatik

Datorren apirilaren 5ean, Euskal Herriko mugimendu feministak Manifestazio Nazionala deitu du "Gure gorputza, gure erabakia" lemapean, Iruñean. Jakina den bezala, Gallardon ministro espainiarrak egin berri duen Abortuaren Legearen erreformaren harira kokatzen den deialdia dugu. Hierarkia katolikorik handienak bultzatu eta babestutako lege hau, inposaketa ideologiko eta moral hutsa suposatzeaz gain, emakumeei euren gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea ukatzen zaie; alegia emakumeen askatasun oro debekatuz. Azken finean, Gobernuak burututako neurri guzti hauekin (erreforma ideologikoa, murrizketa sozialak, bere krisi kapitalista...), emakumeek duten erabakitzeko eskubidearen indargabetzea bilatzen du, urte guzti hauetan mugimendu feministak lortu duen eremu politiko eta sozialetik emakumea ateraraziz.

"Beste mundu batengatik" internazionalistok daukagun aspirazioak bere erradikalizazioa adierazi behar du, eta, era berean, kapitalismoarekiko eta patriarkatuarekiko kritika sistemikoa mantendu behar da, xehetasunezko kritika hutsetatik haratago. Eraldaketaz hitz egitean, emakumeen askatasun osoa aldarrikatzea ezinbestekoa dugu utopiaren bide honetan. Horregatik, Euskal Herrian eta mundu osoan aldaketa soziala erdiesteko, emakumeen borrokak lehentasun guztia izan behar du.

Emakumeen kontrako eraso bortitz berri honen aurrean, Komite Internazionalistak erakundetik Iruñeako mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu, emakumeek libreki erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko, eta, noski, abortuaren despenalizazio osoa errebindikatzeko, abortua bera doako eta bermatutako prestazioa izanik. Hartara, guztion artean kontraerreforma hau gelditzeko, goazen Iruñeara!

Komite Internazionalistak

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx