Portada Berriak Komite Internazionalistak Giro polita Potemkin Zineklubaren estreinaldian
Giro polita Potemkin Zineklubaren estreinaldian PDF Inprimatu Email
2012/01/30

Potremkin Zinema

Atzo, Urtarrilak 29, Komite Internazionalistak antolatutako Potemkin Zinemaren estreinaldia izan zen. 30 lagun baino gehiago hurbildu ziren Gatazka liburutegira Costa-Gavrasen “Z” filma ikustera eta Greziaren egoerari buruz eztabaidatzera.

Filma hasi baino lehen Potemkin Zineklubaren aurkezpena egin zen eta gero “Z” aurkeztu zen. Aurkezpenetan argi utzi zen Potemkin zineklubaren filosofia: proiektatuko diren filmekin eztabaida sortu eta kontrainformatu nahi da baina beti kalitatezko zinema aukeratuz, hau da, mezu politiko baliotsuak eta kalitate zinematografikoa batzen duten filmak proiektatuko dira.

 

Hurbidultako jendeak kalitatezko film honekin gozatu zuen eta geroago tarta eta tea dastatzeko aukera izan zuen. Ixten duen gatazka liburutegiaren garrantzia aipatu zen gogoratuz azken urteotan pentsamendu kritikoaren sorreran eta kontrainformazio puntu bezala erreferente bat izan dela. Eta amaitzeko, eztabaida interesgarria eman zen. Eztabaidan Greziaren gaurko eta atzoko egoerari buruz hitz egin zen, kapitalismoak erabiltzen dituen errepresio metodo ezberdinak aztertu ziren, sistemaren funtzionamenduari buruzko komentarioak egin ziren eta pelikularen eszena batzuk nabarmendu ziren.

 

Potemkin Zineklubari buruz gehiago jakiteko:

Blog: http://potemkinzinema.tumblr.com/
Twitter: http://twitter.com/#!/potemkinzinema
Facebook:http://es-es.facebook.com/pages/Potemkin-Zinema/253166124731734
 
Banner
+Video

Lanzamiento Marcha Patriótica y Constitución del Consejo Patriótico Nacional en Colombia

Agenda

May 2012 June 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi