|
+Video
“Z” (1969. Frantzia-Argelia). Urtarrilaren 29an, igandean, 19:00etan, Gatazka Liburudendan, Bilboko Erronda kalean.
Potemkin Zinema, Komite Internazionalistak erakundeak antolatutako zinema eta eztabaida zikloa, igande honetan, urtarrilaren 29an, hasiko da.
Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen horri. Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat proiektatuko du, hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko.
Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. Debatea sortzeko filmak Bilboko igande arratsaldetan.
Zikloa zabaltzeko Constantin Costa-Gavras-en “Z” izango dugu, Vassili Vassilikos-ek idatzitako eleberrian oinarrituta. Zuzendari greziarrak beste hainbat film ezagunen egilea da. Besteak beste, “Missing”, “State of Siege” edo “Hanna K”.
Film horretan greziar herriaren borroka diktaduraren kontra, buruzagi ezkertiar baten hilketaren ostean, aurkezten du. Gaur egungo egoerarekin lotudezakegu. Orain ere diktadura ekonomikoaren menpe gaudenez, Grezian dagoen borroka beste garaietakoaren jarraipena da.
Igandean ikusiko gara. Potemkin Zinema hasten da.
Blog: http://potemkinzinema.tumblr.com/ Twitter: http://twitter.com/#!/potemkinzinema Facebook: http://es-es.facebook.com/pages/Potemkin-Zinema/253166124731734
|