Portada Berriak Komite Internazionalistak
Komite Internazionalistak
Hitzaldia: "Zer egin daiteke Palestinar herriarengatik?" PDF Inprimatu Email
2010/01/27

Datorren ostegunean, urtarrilak 28, 19:30tan Gerraren Aurkako Gipuzkoako Plataformak antolatutako hitzaldia izango dugu Egiako Txoko Internazionalistan (Iruresoro Plaza), "Zer egin daiteke Palestinar herriarengatik" izenpean, El Cairoko adierazpenaren aurkezpena egingo digu Maria Jose Lerak, Sevillako Unibertsitateko Psikologia irakaslea, Gazaren aldeko martxan estatu espainiarreko ordezkaritzaren koordinatzailea. Gazaren aldeko martxan parte hartu zuten Donostiako lagun batzuekin batera.

 
Elkartasunari eutsiz PDF Inprimatu Email
2010/01/26

[Prest!] Sandinisten iraultzarekiko elkartasunarekin sortu zen orain 30 urte Komite Internazionalistak Euskal Herrian. Egun, globalizazioaren zapalkuntzak mugitzen du taldea, batik bat. Azken hamarkadetan mundua asko aldatu den arren. KIren helburuak berberak dira; Deustuko hiru internazionalista horren lekuko.

Artikulu osoa irakurtzeko klikatu hemen

 
Gure material berria salgai PDF Inprimatu Email
2009/12/17

 
Egun hauetan eta urtarrilaren 5era arte, herri elkarteko askok beraien materialak salgai jarriko dituzte horretarako antolatutako “Herri Dendan”. Bilboko Alde Zaharreko Herriko Tabernan, Erronda kalean, egongo da.Komite Internazionalistetako materiala lortzeko aukera ere izango da.
 
Ya está aquí "Herriak #01"! PDF Inprimatu Email
2009/11/16

 
Con el nuevo curso hemos recuperado en Komite Internazionalistak la creación y difusión de un boletín como nueva herramienta de comunicación. Este boletín se llama “Herriak” y tendrá una periodicidad bimensual. Este primer número lo hemos dedicado a reflexionar e informar sobre los 25 años de el MST brasileño, los presos/as políticos/as del mundo, La situación de los llamados “Los Cinco” de Cuba, las últimas actividades de KI y por supuesto la cita del 28 de noviembre donde KI va a celebrar su 30 aniversario que ya está aquí!. Aquí os dejamos el primer número de este nuevo boletín que esperemos que os guste.
 
"Checkpoint Rock" Bilbon, Fermin Muguruzarekin PDF Inprimatu Email
2009/11/11
 
Komite Internazionalistaren 30.urtemuga dela eta hainbat ekimen antolatu ditugu, horien artean "Checkpoint Rock" dokumentalaren proiekzioa. Proiekzioa azaroaren 18an 19:30etan izango da (puntualak izan!) BilboRock aretoan, sarrera dohainik izango da. Horretaz gain, pelikulako zuzendariarekin, Fermin Muguruza, solasaldia burutzeko aukera izango dugu.

Pelikula hau, Israel, Gaza eta Zisjordanian filmatuta dago eta Palestinako musikara hurbiltzen da, bertan garatzen ari diren musika estilo desberdinetara. Tel Avivetik hasi eta Gaza eta Zisjordaniako lurralde okupatuetaraino, eta DAM rap taldeko  kideetako batekin, musika tradizionaleko interpreteengana, hip hop abeslari gazteengana, rock taldeetara hurbiltzen da dokumentala, oztopoak oztopo euren lanarekin jarraitzen ahalegintzen diren horiengana...
 


Banner

Aniversario de la derrota USA en Vietnam (1975)

Agenda

Martxoa 2010 Apirila 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi