Portada Berriak Afrika Giza eskubideen bortxaketarik ez! Aminetu etxera!
Giza eskubideen bortxaketarik ez! Aminetu etxera! PDF Inprimatu Email
2009/12/16
Denok Aminetu garaMANIFESTAZIOA Abenduak 18, ostirala. 19:30etan Bilbon, Arriagatik
 
Behean sinatzen dugunok, Arrezifeko Aireportuan, Lanzaroten, Aminetu Haidarren 33. Gose Greba egunarekin bat eginez ondokoa adierazi nahi dugu:

- Aminetu Haidarrek bere etxera itzuli eta familiarekin elkartzeko eskubidea aldarrikatzeko protesta baketsu hau burutzen ari duela, hauxe baita duen presio-neurri bakarra;

- Aaiungo Aireportuan, polizia marokoarrak Amineturi pasaportea kendu ziotela eta bere gogoz kontra hegazkin batera indarrez igoarazi Lanzaroterako bidean;-Espainiako Gobernua legearen aurkako lekualdaketa honen eta hurrengo “ongi etorriaren” beharrezko laguntzailea izan zela, Aminetu pasaporterik gabe eta bere gogoz kontra Espainian sartzera derrigortuz; eta Espainiako Gobernuak Amineturi eskainitako 3 proposamenek (espainiar nazionalitatea, errefuxiatu politikoa eta Marokoko pasaporte berri bat) ez diotela El Aaiunera bueltatzeko eskubidea bermatzen.

- Marokoko Gobernuak Mendebaldeko Saharako lurraldeak ilegalki okupatzen dituela, eta inolako herrialdek ezta nazioarteko auzialdiek ere ez dutela lurralde honen gaineko bere subiranotasuna onartzen;

- Marokoko Gobernuak Lurralde Okupatuetan bizi diren zibil saharauiak jarraitu, atxilotu, kartzelaratu eta torturatzen dituela, saharauiak soilik izateagatik eta Autodeterminazio askea gauzatzeko bidezko eskubidea eskatzeagatik;

- Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideen etengabeko Urratze honen aurkako borrokak, Aminetu Lanzarotera eraman duela;

- eta hori horrela dela Maroko, nazioarteko legezkotasuna errespetatzera agintzen duten NBEko ebazpen guztiak bata bestearen atzetik ez betetzeaz gain, Herri Saharauia suntsitzeko bere estrategiarekin urrats bat haratago eman duelako, Lurralde okupatuetan Eskubide Gizatiar, Politiko eta Zibilen Urratzea areagotuz; era berean, bi aukera eman die Marokoko Gobernuak Lurralde Okupatuetako saharauiei: marokoarra izatea ala traidorea izatea; honek, Marokoko Erreinuan, traidoreentzako “burdinazko eskua” erabiltzea dakar, zigorrak egoztea, kartzela edo heriotz-zigorra izan daitekeelarik.

Hau guztia dela eta, gaurko honetan, abenduak 18, Arriagatik 19:30etan Bilboko kaleetan zehar manifestatzen gara:

Espainiako Gobernuari Mendebaldeko Saharan sortu duen gatazkan dituen erantzukizunak behin betikoz bere gain hartu ditzala exijitzeko, eta Maroko indarrez eta tinkotasunez presionatu dezala nazioarteko legezkotasuna bete eta Aminetu Haidarren El Aaiunera itzulera baimendu dezan.

Izan ere, Aminetu, saharaui guztiak bezala, bere Herrialdean libre bizitzeko eskubidea du, Mendebaldeko Saharan, non duintasunez borrokatzen jarraituko duen bere seme-alabei eta bere Herriari Askatasun eta Justiziazko etorkizun bat emateko.

Deialdia:
Coordinadora de ONGD de Euskadi, “Otsailak 27″ SEADren aldeko Euskal Elkarteen Koordinakundea, Asociación de Inmigrantes Saharauis “Euskadi-Sahara”, “Yal-Lah” Gazte Ekimena, Asociación de Amigos/as de la RASD de Álava, Delegación del Frente Polisario en Euskadi, AFAPREDESA, CEAR Euskadi, Mundubat, Instituto Hegoa, Euskadi Cuba, Bizilur, Hiru, Paz y Dignidad, Berri-Otxoak, Centro Cultural Palestino Biladi, Bateginez, Asociación de Mujeres de Basauri, Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Komite Internazionalistak, STEE-EILAS, LAB, EHNE, ESK, CNT, ISCOD-UGT, REAS Euskadi, Mugarik Gabe
 
Banner
+Video

Kolonbiako ikasleek pribatizazioari [Argia]

Agenda

February 2012 March 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29