|
2009/12/11 |
Aminetu Haidar saharar emakumeak 26 egun bete ditu gose-greban. Aaiun-era (Mendebaldeko Sahara) joan ahal izateko egiten ari da protesta, bertakoa baita eta bertan bizi baitira bere seme-alabak eta senitartekoak. Aminetu Haidar Lanzaroteko aireportuan dago Marokok pasaportea kendu eta Aaiunetik kanporatu zuelako bere naziotasun sahararra aldarrikatzeagatik. Bere egoeraren aurrean gure babesa eta elkartasuna erakusteko, eta Espainiako Gobernuak arazo honen kudeaketan agerian usten ari duen Marokorekiko kolaborazio eta elkarkeria jarrera horri salaketa eginez, ahalegin berri bat eskatzen dizuegu Larunbatean, Ermuan, Abenduak 12, Kardenal Orbe Plazan, Arratsaldeko 19:30etan egingo dugun konzentrazioan parte har dezazuen. Konbokatzen dute: Komite Internazionalistak eta Sahararen Lagunak Plataforma
|