2017/01/09 |
BILBO. Manifestación: "Yo denuncio. Euskal presoak, Euskal Herrira. Derechos Humanos. Resolución. Paz" 14 de enero, sábado. La Casilla 17:30
Manifiesto
¿Se imaginan ustedes, a decenas y decenas de miles de personas con el dedo índice alzado, desde la calle autonomía hasta el ayuntamiento? ¿Se imaginan la fuerza que transmitiría esa imagen? ¿Se imaginan estar viviendo ese momento en primera persona?
Pues bien, el 14 de enero verán esa imagen en las calles de Bilbo, y además lo podrán hacer siendo uno de los protagonistas. Uno de los miles y miles de protagonistas de una movilización social de semejante calibre.
|
Gehiago irakurri
|
|
2016/12/14 |
Abenduan sartu gara iadanik, eta kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua gainera datorkigu. Durangoko azokaren ostean, Black friday eta gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argizatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Zirika! Herri gunera, bilboko kolektiboen Herri denda!
|
Gehiago irakurri
|
2016/09/17 |
Komite Internazionalistek datorren irailaren 23-24-25 Bilbon izango diren Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak ekimenarekiko atxikimendua adierazi dugu, eta prestatu duten programa interesgarria ikusita bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak: Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz
Humanitatea bidegurutzean dago: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz. Zaintza, ekologia eta gizarte arloko krisialdi latza pairatzen ari gara, bere adierazpen nabarmena aldaketa klimatikoa izanik. Ildo horretan, larriak ere badira bioaniztasunaren galera, baliabide naturalen agortzea eta baso eta oihanen suntsipena. Interkonektaturik dauden krisi multzo baten aurrean gaude, humanitatearentzat eta, oro har, izaki bizidunentzat orain arte ezagutu ez den mehatxua dakarrena. Horretaz gain, aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzeak, desberdintasun ekonomikoa areagotzen duen banaketa geroz eta injustuagoa dakar, gure gizarte eta herrietan bizimodu duina eragotziz.
|
Gehiago irakurri
|
2016/07/30 |
BESTE ERAILKETA MATXISTA BAT BILBON! GIZON BATEK BERE BIKOTEA ARANTZA PALACIOS ERAIL ZUEN PASA DEN LARUNBATEAN. ASKI DA!. Nazkatuak gaude!. DENOK KALERA, EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI!
Gaur beste erailketa matxista baten berri izan dugu, zazpigarrena dugu aurten Euskal Herrian. Arantza Palacios erail du gizon batek Bilbon. Pasa den uztailaren 23an hilik agertu zen bere etxean, orduan jarri zuten martxan protokolo polizial judiziala eta astebete beranduago atxilotu dute haren bikotea erailketagatik. Emakumeak salaketak jarri zizkion genero indarkeriagatik eta 2007ra arte urruntze agindua ezarri zioten gizonari. Honek indarkeriaren aurkako lege, protokolo eta bitarteko publikoetan hutsune nabariak erakusten ditu. Alde batetik, erasotzaile matxista izanagatik salatutako gizon batek erailketa bat egin ahal izan duelako; eta bestetik, astebete behar izan dutelako hori frogatzeko zantzuak garbiak zirenean.
Hau gutxi ez balitz, urtero bezala uda beltza dugu hau ere Euskal Herrian. Erasoaldi matxista bortitza bizi izan dugu esaterako Irunen, Iruñean, Oreretan, Lezon edo Getxon. Eraso hauetako asko jaietako “dena libre” denaren aitzakiapean egiten dira: begiradak, irainak, gutxiespenak, bortxaketak, erailketak…
|
Gehiago irakurri
|
2016/06/24 |
2014ko Martxoaren hiruan, Troikak (Europako Banku Zentralak, Europar Komisioak eta Nazioarteko Diru Funtsak osatutako hirukoteak) bilera egin zuten Bilbon. Guggenheim museoan, Troikako ordezkariez gain agintari ugari ere bildu ziren: Espainiako erregea, Mariano Rajoy, Iñigo Urkullu, alderdietako ordezkariak, enpresariak, nazioarteko enpresetako eta banku nagusietako buruak… Global Forum Spain topaketari Global Forum Spain izen arranditsua emanez.
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|