2017/12/19 |
Urtero bezala , kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argizatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator bilboko kolektiboen Herri denda!
Baina... Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta diska berezienekin gozatzekoa...
Hiru astez (Abenduaren 18tik Urtarrilaren 5era) Zirika!-n (Erronda, 12) aurkituko dituzu, ekinearen ordutageia 11:00/15:00 - 16:00/20:00 izango da. Besteak beste, gerren aurka, palnetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduaren azokara! |
|
2017/04/26 |
BILBO. Manifestazioa: "Maiatzaren lehenean, lotu borrokara!". Maiatzaren 1ean 18:00ean Bizkaiako Foru Aldundia (Kale Nagusia, 25)
Berriro ere Maiatzaren 1ean kalean gaude borroka eta konfrontazio eguna aldarrikatzen. Atzera egitera gonbidatuko gaituen ezer ez da aldatu. Akaso ozenago, bortitzago eta zorrotzagoak izan beharko gara, kapitalismoaren barnean ez baitago gure klasearentzako garaipen aukerarik. Kapitalismoa ez dago eraldatzerik, kapitalismoa borrokatu eta suntsitu behar dugu.
Kapitalaren logikak eta postmodernidadearen kulturak langile klasearen kontzeptua zaharkituta dagoela, denak klase ertaina garela, ahaleginduz eta irmotasunez, botere postuetara heltzea eta arrakasta soziala lortzea posible dela, eta hortaz klase borroka iraganeko eta eskuorrietarako kontzeptua dela pentsarazi nahi digute. Baina badakigu hori horrela ez dela. Ondo dakigu langileen seme-alabak ez dauzkagula euskal, espainiar edo europako empresetako jabeen seme-alabek dituzten pribilegioak. Badakigu migrazioek personak exklusioan eta pobrezian mantentzen gaituztela. Badakigu emakume izateak pobrezian eta prekarietatean bizitzeko arrisku faktorea dela, eta baita ere badakigu borroka dela langileok gure emantzipaziorako gure eskura daukagun tresna bakarra. Izan emakume edo gizon, bollera, trans, heterosexual, migrante edo europear, gure desberdintasun eta borroka txikien barruan, zapalkuntza berdina sufritzen dugu, kapitalismo eta patriarkatuarena.
|
Gehiago irakurri
|
2017/04/24 |
Apirilaren 24tik maiatzaren 14ra izango da Laudioko Jardunaldi Antikapitalisten hirugarren edizioa.
Gaur egungo errealitatea aztertzeko eta erantzun kolektibo bat emateko aproposak ikusti dituzte jardunaldiak, baita hainbat esperientzia ikasteko ere.
Hamaika hitzaldi eta eztabaidek beteko dute egitaraua, kulturari lekua eginez beti ere, kontzertu, antzerki, erakusketen... bitartez.
Guk ere parte hartuko dugu egitarau interesgarri honekin, apirilaren 27an, ostegunean, Kurdistango prozesu politikoari buruz hizt egiteko.
Adi egon eta gorde data hauek!
|
2017/03/29 |
BILBO. Manifestazioa: "Eskubide sozialen defentsan. Contra los recortes de la RGI". Bihotz Sakratua Apirilaren 1an, larunbata, 17:30etan
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa antolatu du apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen defentsan. Manifestazio hori bultzatzeko eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eskubide sozialen defentsan daraman dinamikaren baitan ekimen honek Propaganda Eguna antolatu du gaurko.
Egun osoan zehar ehunka lagun ari dira apirilaren 1eko ekimenaren inguruko informazioa banatzen kale eta enpresatan. Dagoeneko deialdiak hamaika eragileren babesa jaso du. Apirilaren 1ean, denok Bilbora!
|
Gehiago irakurri
|
2017/01/19 |
Urteak 19 egun bete dituen honetan, 2 emakume erail dituzte Euskal Herrian, eta 2 urteko neska donostiarra larriki zauritu du aitak Valentzian. gutxienez zortzi eraso salatu dira. Urte berria dugun arren, zaharrak berri, indarkeria matxistak gogor kolpatzen jarraitzen gaitu.
Zenbat gehiago akabatu behar dituzte? Noiz arte itxarongo dugu jendartean indarkeria matxistari aurre egiteko benetako ardurak hartzeko? Nazkatuta gaude. Oso haserre gaude. Gainezka gaude. Emakume Mundu Martxatik tinko salatzen ditugu azken egunetako eraso latz hauek, baita komunikabide batzuen trataera lotsagarria ere. indarkeria matxistaren dimentsioa kokatu beharrean, erasotutakoa nor den, haren hitza zalantzan jarri eta morboan zentratu direlarik.
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|