Portada Berriak Euskal Herria Larunbat honetan Bilbora!
Larunbat honetan Bilbora! PDF Inprimatu Email
2010/09/08

AZKEN BERRIAK
- [Gara] Adierazi EH! afirma que el sábado habrá manifestación en Bilbo
- [Gara] La Audiencia Nacional prohíbe la manifestación convocada por Adierazi EH!
- [Gara] La Fiscalía de la Audiencia Nacional española pide la prohibición de la marcha de Adierazi EH!

Adierazi EH eskubide zibil eta politikoak bermatzeko luzatutako eskariak ez dago, berez, unean uneko gertakari edota baldintza politikoren menpe. Herritarrok berezko ditugun eskubideak zein askatasuna gauzatu ahal izatea ez lirateke unean uneko testuinguruen arabera aldatu behar, oinarrizkoak eta ezinbestekoak baitira.    

Estatu-botere  desberdinek une honetan, edozein aldaketarako esperantza izoztu nahian, hartu duten jarrera itxi eta ilunari aurre egin ahal izateko, euskal herritarrok geure eskubide zibil eta politikoen baita giza eskubideen alde egiteko dugun mobilizazioa faktore erabakigarri bihur daiteke , era horretan soilik gaindi daitezkeelako egun Estatuaren blokeoa eta itxikeria.

Azken egunetan ezagutu ditugunak, ETAk bere jardunbide armatua geldizteko hartutako erabakia barne, bide egokian emandako urratsak dira, eta Adierazi EH  ekimen herritarrak, hainbat herritarren adostasunaz,  aurkeztutako oinarri demokratikoak lortzearen alde egiten dute zalantza izpirik gabe.

Ezein Gobernuk ez Estatu-boterek ez du gaur egun euskal gizartea geure oinarrizko eskubiderik gabe uzteko besteko aginterik. Geure eskubideak ez baitira txanpon trukean erabil daitekeen merkaderia. Ez dugu egun bakar baterako ere onartuko inposatu nahi digutre salbuespen egoera hau, horretarako azken aitzakia ere galdu dutenean.



Erabaki finkoa hartu dugu, Esatatuaren botereei  edo eszenatoki berria oztopatu nahi duen edozeini aurre egin eta euskal herritarron eskubide zibil eta politikoak errespeta erazten. Erabakia hartu dugu, oinarrizko eskubide horien eskuratu arte geldituko ez den benetako giza-uhin erraldoia abiatzen Bilbon larunbat honetan.

Halandaze, euskal herritarroi dei egiten dizuegu datorren irailaren 11n 17:30etatik aurrera  Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko den manifestazioan parte har dezazuen. Zabaldu deialdia, antolatu autobusak, helarazi atxikimendua (www.adierazieh.com), hartu hitza eta esku hartu. “ESKUBIDE GUZTIAK DENONTZAT EUSKAL HERRIAN” lemapean datorren larunbatean , arratsaldeko 5:30etatik aurrera Bilbon deitu dugun manifestazioa da, hain zuzen, gure herrian prozesu demokratikoa abiatu eta portu segurura eraman ahal izateko modurik egokiena.

Gaur gaurkoz, hil ala bizikoa da denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan aldarrikatzea. Ez dago aitzakiarik. Arrazoiak, bat gehiago.

 

 

 
Banner
+Video

Lanzamiento Marcha Patriótica y Constitución del Consejo Patriótico Nacional en Colombia

Agenda

May 2012 June 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi