Portada Berriak Euskal Herria Maiatzaren lehenean, lotu borrokara!
Maiatzaren lehenean, lotu borrokara! PDF Inprimatu Email
2017/04/26

BILBO. Manifestazioa: "Maiatzaren lehenean, lotu borrokara!". Maiatzaren 1ean 18:00ean Bizkaiako Foru Aldundia (Kale Nagusia, 25)

Berriro ere Maiatzaren 1ean kalean gaude borroka eta konfrontazio eguna aldarrikatzen. Atzera egitera gonbidatuko gaituen ezer ez da aldatu. Akaso ozenago, bortitzago eta zorrotzagoak izan beharko gara, kapitalismoaren barnean ez baitago gure klasearentzako garaipen aukerarik. Kapitalismoa ez dago eraldatzerik, kapitalismoa borrokatu eta suntsitu behar dugu.

Kapitalaren logikak eta postmodernidadearen kulturak langile klasearen kontzeptua zaharkituta dagoela, denak klase ertaina garela, ahaleginduz eta irmotasunez, botere postuetara heltzea eta arrakasta soziala lortzea posible dela, eta hortaz klase borroka iraganeko eta eskuorrietarako kontzeptua dela pentsarazi nahi digute. Baina badakigu hori horrela ez dela. Ondo dakigu langileen seme-alabak ez dauzkagula euskal, espainiar edo europako empresetako jabeen seme-alabek dituzten pribilegioak. Badakigu migrazioek personak exklusioan eta pobrezian mantentzen gaituztela. Badakigu emakume izateak pobrezian eta prekarietatean bizitzeko arrisku faktorea dela, eta baita ere badakigu borroka dela langileok gure emantzipaziorako gure eskura daukagun tresna bakarra. Izan emakume edo gizon, bollera, trans, heterosexual, migrante edo europear, gure desberdintasun eta borroka txikien barruan, zapalkuntza berdina sufritzen dugu, kapitalismo eta patriarkatuarena.

Langile klasearen garaipenak inoiz ez dira patroi, nagusi, gerente edo jabeekin negoziatu. Txikia iruditu daitekeen arren, 8 orduko lanaldia lortzeko borrokak, 1886an Chicagon zenbait militante anarkisten heriotza zigorra ekarri zuen, asteetako liskarrak eta grebak mantendu eta gero. Ez ditugu gure eskubideak negoziatuko, borrokatuko eta baimena eskatu gabe hartuko ditugu.

Onartezina da askoren miseria gutxi batzuen mozkinak eta oparotasunean bihurtzea. Jakina da patriarkatuak bere horretan mantentzeko emakumeak sumiso eta zapalduak behar dituela, kapitalismoak gerra, beste herri batzuen zapalkuntza eta berdintasun eza behar duela  mantendu eta garatzeko, eta metaketa logika honen barruan langileak, emakumeak, estaturik gabeko nazioak, jatorrizko herriak, periferiak, migranteak, disidentzia sexualak, ingurugiroa eta animaliak sistema matxista, klasista, razista, espezista eta jasangaitzaren biktima gara.

Gu, hemen gaudela antolatuta, klase kontzientzia daukagulako eta gure askatasuna ez dugula negoziatuko. Gu, bere izaera eta hizkuntza borrokaz mantentzen jakin izan duen herri baten seme-alabak garela, bidean borrokan lagunak utzi ditugula, edo gartzelan edo ihesean ditugula, gu gara bilboko herri mugimenduaren motorea. Bizirik dirauen mugimendu bat, borrokalaria eta kapitalismoaren eta patriarkatuaren pisu ideologikoaren aurrean zutik mantenduko gara eta aldarrikatzen dugu…
Borroka da bide bakarra, Gora langileria! Gora emakumeon borroka! Kapitalismoari sua!

 

Maitzak 1 egin

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx