Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma aurkeztu dugu hainbat eragile sozialek, mobilizaziorako gonbitea eginez Inprimatu
2015/02/26

Hainbat eta hainbat kolektibo sozial “Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma” osatzeko elkartu gara eta hala aurkeztu dugu gaur Bilbon egin den prentsaurrekoan. Plataforma “Mozal lege” direlakoak salatzeko jaio da eta Bilbon martxoaren 28an ospatuko den Manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak eta kolektiboak.

“Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma” aurkeztu da gaur goizean prentsaurreko batean. Presoz jantzita eta kartzela baten barrutik hitz egiten zutela simulatuz, onartzear dagoen neurri errepresiboen multzoa salatu dugu, herritarrak koxka bat gehiago estutuko dituela nabarmenduz. “Edozein auzokide bilakatuko da susmagarri, polizia-agente halako batek uste baldin badu delitu bat egitekotan dagoela, delitua bera gertatzeko beharrik ez dagoela.” Adierazi dute, “Hartara, ez dira gertakariak soilik kriminalizatuko, zenbait giza-talde kriminalizatuko dira aurrez: migranteak, aktibistak edo baliabiderik gabeko pertsonak kasu, edo halako taldeekin elkartasuna adierazten duen edozein.

Adierazi dugunez,  neurri hauek ez dira berriak Euskal Herrian eta “ezin dugu onartu beldurraren bidez, zigorraren bidez eta errepresioaren bidez, kaleak hustea”. Horregatik, antolatuta jarraitzeko gonbitea egin diegu herritarrei eta kalera ateratzea proposatu duge, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduz.

ley mordazaHilabeteotan Mozal Lege izena hartu duten legeekin aurrera egiteko bozkatzeak gertatzen ari dira Espainiako Senatuan: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Kode Penalaren Erreforma. Bada, plataforma hau jaio da halakoen aurrean herritarren aldetik erantzun bat emateko eta sentsibilizatzeko helburuarekin.

Hainbat ekintza burutuko ditugu ekintza politikoaren errepresioaren gorakadaren inguruko eztabaida kalera ekartzeko. “Gizartearen aldarrikapenek gizartearen hainbat aldaketa eragin dituzte”, baieztatu dute kolektibo sozialek. “Beti egon dira metodo errepresiboak aldarrikapen politikoei oztopoak jartzeko, baina halakoek ez dituzte mobilizazioak eten. Martxoan egingo ditugun ekintzen bidez, pertsonak animatu nahi ditugu, beldurrik gabe jarrai dezaten eta errepresioak eta zigorrak ez diezaien geldiarazi.

Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma /Plataforma contra la Criminalización social:
Eragileak:
Plataforma de sin papeles Mbolo Moy Doole, Sagarrak, Greenpeace Euskadi, m15m, Berri-Otxoak, Sare Antifaxista, Fundación Paz y Solidaridad, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Tosu Betirako, Komite Internazionalistak, Ernai, Salhaketa Bizkaia, Mugitu!, KEM-MOC, Elkartzen.
Atxikimenduak:
Taldeak: Danok Lan, Desazkundea, Ekologistak martxan Bizkaia, Harresiak Apurtuz (Coordinadora de ONG de Euskadi de apoyo a inmigrantes), Argilan, Kakitzat, Antikapitalistak Elkartea, Ehgam, “BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI”, Mujeres del Mundo “Babel”, Asociación de trabajadoras del hogar (ATH-ELE), Bilboko kitzikan.
Sindikatuak: ESK, CGT-LKN, CCOO Euskadi
Alderdiak: EHBildu