|
2010/02/25 |
|
Bilbo eta Bizkaiko kolektibo eta eragile sozial ezberdinak batu egin gara jendearekin harremanetan egoteko asmoarekin, horrela kolektibo bakoitzak aurrera eramaten duen borrokaren mezua jendarteari helaraztea dugu helburu. Gure aldarrikapenak ahalik eta urrunen entzun daitezen beharrezkoa zaigu autogestionatzea, horretarako jaialdiak burutuz, materiala salduz, zozketak, etab.
Honenbestez, herri denda bat antolatuko dugu, bertan, kolektibo bakoitzaren materiala saltzeaz eta borroka ezberdinetaz informatzeaz gain, beste hainbat aktibitate egongo dira: solasaldiak, erakusketak, bideoak, musika zuzenean, irrati libreen emanaldia, … Herri denda Bilbon izango da Unamuno plazan, Martxoaren 6an, 11:00etatik 19:00etara.
|
|
|
2010/02/16 |
|

Aurtengo Bilboko Inauterietan Mekauen eta Askapeña konpartsa internazionalistok, Punkanime taldearekin laguntzaz, maputxe herriaren egoera latza gogorazi nahi izan dugu.
Asel Luzarraga euskal internazionalista Txilen atxilotuta dago maputxeekin egin duen elkarlanagatik. Bere atxilotze arbitrarioa salatzeko "avatar-maputxez" mozorrotu gara. BBVA eta Iberdrola multinazionalen kontrako erasoa konpartsen jaitsieran irudikatu dugu. Gora herrien borrokak! |
|
2009/12/15 |
|
[Berria] Egunkaria auzia. Madrilera bidean, Auzitegi Nazionaleko epaiketara
Auzipetuen adiereazpena Egunon guztioi, eskerrik asko gaurko dei honi ere erantzuteagatik, beste behin. Bi gauza nagusi esatera gatoz, beste ezer baino lehen: Bat, bihar hasiko den eta noiz bukatuko den ez dakigun epaiketaren emaitza baikor bakarra ABSOLUZIOA izan behar da. ABSOLUZIOA gutariko bakoitzarentzat eta denontzat, ABSOLUZIOA Egunkariarentzat. Ez dugu beste emaririk ontzat emango.
|
|
Gehiago irakurri
|
|
2009/12/12 |
[Herri Abian] Ekonomia ez da pertsonen eskubideak eta herrien beharrak asetzeko antolatzen. Aitzitik, pertsonak eta herriak ekonomiaren izenean sakrifikatu egiten dira globalizatutako kapitalismoaren aldarean. Bakan batzuk herrialde osoen adinako ondasunak dituzten bitartean, mundua 950 milioi lagun gosez bizi dira eta urtero 6 milioi hil egiten dira elikadura txarraren ondorioz bost urte bete aurretik. Egun nagusi den sistema ekonomikoaren injustizia basatia agerian uzten duen datu ugarietako bat da hau. Gure herrian ere sistema honek eragindako ezberdintasunak antzeman daitezke. Azken hamarkadan ekoizpena nabarmen hazi da, baina sortutako aberastasuna ez da herritarren bizi-baldintzen hobekuntzan gauzatu, aurkakoa baizik. Enpresa eta banketxeek alimaleko etekinak argitaratzen zituzten bitartean… |
|
Gehiago irakurri
|
|
2009/12/11 |
MANIFESTAZIOA. Eguna: Abenduak 12. Ordua: 12:00. Lekua: Arriaga Plazan, Bilbon
Espainiar Legebiltzarrak onartu berri duen Atzerritartasun lege berriaren aurrean, behean sinatzen dugun etorkinen elkarte zein gizarte eragileok edozein atzerritartasun legeren aurka geure burua adierazi nahi dugu. Atzerritartasun legedia oro baztertzailea dela uste dugu, eskubideak jatorrizko lekuaren arabera mugatzen baititu, hala arrazakeria instituzionala indartuz.
Atzerritartasun legearen erreformak aurreko legedi baztertzailea gogortu eta larriagotu egiten du. Krisialdi testuingurua aitzakiatzat hartuz, inmigranteen gizatasuna kentzen saiatzen da, lan egiteko tresna huts balira aurkezten. Dominazio egitura honek, langileen borroka eta heldu berrien eskubideen arteko lotura ezkutatu nahi digu. Ez gaitzala nahastu: inmigrazioaren fenomenoa langile guztien arazoa da, euren jatorria edozein delarik. Atzerritartasun lege berriak etorkinek edozein esplotazio menpe uzten ditu, eskubiderik gabe. Era berean, arrazakeria soziala bultzatu eta legeztatzen da, langileak zatituz eta krisialdi ekonomiakoaren arrazoi errealetatik arreta desbideratuz.
|
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|