Portada Berriak EH internazionalista
EH internazionalista
Otsailak 28 Maccabiri-Israeli Boikot! PNV Sionisten laguntzaile PDF Inprimatu Email
2013/02/26

+Video

[Euskal Herria-Palestina Sarea] Otsailak 28 Tel Aviv-eko Maccabik Gasteiz bisitatuko du. Euskal Herria - Palestina saretik sionismoaren ordezkari hauen bisitari aurre egiteko hainbat ekimen antolatu ditu eta Eusko Jaurlaritzako Barne (segurtasun) Sailak ostegun arratsaldean burutzekoak ziren kotxe karabana eta Zurbanoko kontzentrazioa debekatu egin ditu. Erabaki honekin EAJ-PNVk genozida Israeldarren defendatzailetzat kokatu du bere burua.

 
Hitzaldiak Bilbon eta Bergaran "Kubako aldaketa ekonomikoak: sozialismo eredu berria?" PDF Inprimatu Email
2013/02/26

BILBO. Zirika! Herri gunea (Ronda kalea, 12). Martxoak 4, astelehena. 19,30etan.
BERGARA: Migel Altuna Institutua. Ibargarai Hiribidea, 1. Martxoak 5, asteartea. 19,00etan.

Yailenis Muletek, Habanako Kubatar Ekonomiaren Ikerketa zentruko espezialistak, Kuban martxan dauden eraldaketa ekonomikoei buruzko bi hitzaldi emango ditu: Bilbon (Bizkaia), martxoaren 4an, astelehenean; eta Bergaran (Gipuzkoa), martxoaren 5ean, asteartean.

Euskadi-Cuba elkarteak eta Komite Internazionalistak taldeak antolatu dituzte ekitaldiok.

 
Berrogeita hamar lagun inguru elurtean Maccabiri boikot aldarrikatzeko PDF Inprimatu Email
2013/02/25

[Euskal Herria-Palestina] Elurra mara-mara ari bazuen ere, berrogeita hamar lagun inguru bildu ziren larunbat arratsaldean Gasteizko Andra Marri Zuriaren plazan, “Maccabi kanpora. Israeli boikot” lelopean, Euskal Herria-Palestina Sareak deituta, Israelgo kirol ordezkariaren bisita gaitzezteko. Topaketan Zaramasamba perkusio taldeko laguntza ere izan zuten. Protestaldia ekitaldiz betetako astearen abiapuntua izan zen. Larunbatetik eta, otsailaren 28an, Maccabi eta Baskoniaren arteko partida jokatzen den arte, hamaika hitzordu daukate Palestinarekiko solidarioek, besteak beste, Uhintifada irratsaio berezia (otsailak 25, astelehenean, 20:00etan Hala Bedi irratian), boikot tailerrak (otsailak 26, asteartean, 12:30ean unibertsitatean eta 19:30 Zapateneo kulturgunean), hitzaldiak (otsailak 27, asteazkenean, 19:00etan Aizkora tabernan), eta konzentrazioak (otsailak 28, ostegunean, Baskoniaren egoitzaren parean, General Loma plazan). Bildutakoek salatu zuten Israeldarrak babes diplomatikoarekin datozela Gasteizera, ondorioz, estatu sionistaren goi mailako ordezkariak direla, eta ezin zaiela harrera normala egin kirol talde arrun bat balitz bezala. Horren harira, jakinarazi zuten, ertzaintzak, Israelgo segurtasun zerbitzuek ezarritako protokoloei men eginda, ostegun arratsaldean egitekoak ziren protesta ekitaldi guztiak debekatu egin dituela. Hartuko dituzten neurrien berri astelehenean, 12:00etan, Martxoak 3 Memoria gunean egingo guten prentsa agerraldian emango dute.

 
Maccabi, Euskal Herrian ez zarete ongi etorriak! PDF Inprimatu Email
2013/02/11

maccabi- Otsailaren 23an, larunbatean, Andra Mari Zuriaren plazan. 11:00-14:00 eta 16:00-19:00, Salaketa eta elkartasun gunea (zanpantzarrak, perkusioa, musika eta janari palestinarra, material eta propaganda banaketa, performance...). 19:00etan MANFESTAZIOA: Maccabi kanpora! Euskal Herrian ez zarete ongi etorriak.

- Otsailaren 25an, astelehenean
, Prentsa aurreko masiboa, 12:30etan Martxoak3 memoria gunean.

- Otsailaren 26ean, asteartean, BOIKOT TAILERRA, 13:00etan Unibertsitatean, 19:30ean Zapateneo Kulturgunean. (Uhintifadak antolatua)

- Otsailaren 27an, asteazkenean, 19:30ean, Aizkora tabernan, Palestinari buruzko HITZALDIA ETA BIDEO EMANALDIA (Askapenak antolatua)

- Otsailaren 28an, ostegunean, ISRAELGO APARTHEIDARI BOIKOTAREN ALDEKO BORROKA EGUNA, 12:00 General Loma plazan KONZENTRAZIOA. 19:00etan auto karabana. 20:00 Zurbanoko pabilioian KONZENTRAZIOA: Maccabi kanpora! Euskal Herrian ez zarete ongi etorriak

 

[Euskal Herria-Palestina Sarea] Beste behin ere eta hamaikagarren aldiz Tel Aviveko Maccabi saski-baloi taldea Gasteizen jokatzekoa da, eta beste behin ere Palestinako herritarren giza eskubideekiko begirunea daukagunok Israelgo ordezkarien aurkako boikot deiarekin bat egiten dugu. Israelgo apartheidaren aurkako nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren deia Palestinako gizarte zibilak berak jarri zuen abian 2005ean.

Gehiago irakurri
 
Acción internacional en apoyo a los presos políticos saharauis PDF Inprimatu Email
2013/01/24

BILBO. Concentración. Sabado 26 de enero. A las 12.30 horas. Consulado de Marruecos (c/ Alameda Rekalde, 27)
Un grupo de 23 saharauis están presos en la cárcel de Salé Rabat (Marruecos) solamente por haber participado en el campamento de Gdeim Izik a finales del año 2010 y a la espera de ser juzgados por un tribunal militar marroquí el 1 de febrero del 2013. El campamento de Gdeim Izik, a 15 Km. de la ciudad ocupada de El Aaiún (capital del Sáhara Occidental), fue la manifestación pacífica más importante de la historia de la causa saharaui, más de 20.000 personas dejaron sus hogares y montaron un campamento en medio del desierto. Enviaron un mensaje al mundo de que ya no soportaban vivir más bajo la ocupación marroquí en sus propias tierras del Sáhara Occidental. Este campamento fue desmantelado violentamente el 8 de noviembre 2010 por la policía y militares marroquíes a la vista de la ONU y la comunidad internacional, desde esas fechas permanecen privados de su libertad y viviendo en condiciones de tortura.

 

 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx