2013/11/04 |
BILBO. Manifestazioa Faxismo, homofobia, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako manifestazioa, Azaroak 9, larunbata 18:00etan Plaza Eliptikotik
Azken urteetan, 1934ko azaroaren 9an izandako gertakariak ekarri ditugu gogora. Naziek, hainbat ghettoetan bortizki sartu eta judutarren, homosexualen eta etorkinen kontrako eraso faxistak burutu zituzten.
Gertakari horiek, kapitalismoaren krisi ekonomiko, politiko eta sozial baten ondorioz, eskuin muturreko indar politikoek izandako jendartearen babesaren adierazle latzak izan ziren. Krisia haitzaki, naziek hiritarrak kolektibo jakin batzuen kontra xaxatu zituzten, eta jendartearen sufrimenduaren erantzule gisa identifikatu.
|
Gehiago irakurri
|
|
2013/11/04 |
Urriaren 30ean Iberdrolaren aurkako herri epaitegia ospatu zen Arriaga Plazan(Bilbon). Epai herrikoiaren arabera Iberdrolak aurrera eraman dituen ingurumen eta giza zapalkuntzengatik errudun suertatu zen.
Gauean mani bat egon zen BBVAn hasita. Han "BBVA hiltzaile" pankarta zabaldu zen eta eskuorriak banatu ziren. BBVAk finantziatutako proiektu onargaitzak beste behin gogoratu ziren. Kurdistaneko ekintzaile batek Ilisu urtegiaren proiektua zertan datzan eta nola BBVA honen arduraduna den azaldu zuen. Bitartean, bi ekintzaile plazako iturriaren uretan sartu ziren "BBVAk Ilisu itotzen du!" kartelekin.
|
Gehiago irakurri
|
2013/10/31 |
Bartzelonan 2006ko otsailaren 4an gertatutako muntai polizial baten inguruko "4-F: Ni oblit, ni perdó" (O-4: Ahaztu gabe, barkatu gabe) dokumentalaren proiekzioak eta aurkezpena izango da Tolosako Otsabi Gazte Lokalean eta Donostiako Trintxerpeko Mogambo Aretoan. Dokumentalak Bartzelonan jazotako polizia-ustelkeri gertaera larrienetariko bat du ikergai, hau da "4-F kasua" delakoa. Kasu haren inguruko egia ezagutaraztea xede duen ikerketa bideografikoa honen aurkezpenerako, muntai polizialaren biktima izandako Rodrigo Lanza izango da bertan, bost urteko espetxe zigorra bete duelarik. Era berean, dokumentalean azpimarratzen dute, muntaiaren biktima ere izan zen Patricia Herasen oroimena, 3 urteko espetxe zigorra betetzen ari zelarik bere buruaz beste egin zuela 2011ko apirilaren 26an.
Tolosako proiekzioa ostirala, azaroaren 1an izango da, 19:00etan. Trintxerpekoa berriz, presoen inguruko "Urrun kilometrotan gertu gure bihotzetan" jardunaldien harira antolatu da, eta azaroaren 2an izango da 18:00etan.
ZER GERTATU ZEN OTSAILAREN 4 HARTAN?
2006ko otsailaren 4an, Bartzelonako etxe okupatu batean zegoen jaialdi bat poliziarekin liskarretan amaitu zen. Liskarraren bitartean, Guardia Urbanako polizia bat buruan zerbaitek talka egiteagatik zauritua suertatu zen eta koman gelditu zen.
|
Gehiago irakurri
|
2013/10/31 |
BILBO. "La comunicación jibarizada" liburuaren aurkezpena Azaroak 4, 19,30etan Zirika!-n (Ronda kalea, 12)
Azaroak 4an, astelehena, 19:30etan, Pascual Serrano, kazetari eta idazleak, bere azkenengo liburua “La comunicación jibarizada. Cómo la tecnología ha cambiado nuestras mentes” aurkeztuko du, “Zirika” lokalean, Ronda kaleko 12.zenbakian (Bilboko Alde Zaharrean). Liburu hau komunikabideen analisis kritiko sakona da. Ekintza hau Euskadi-Cuba elkarteak eta Komite Internazionalistak taldeak antolatu dute. Idazle honen libururik gailenak honako hauek dira: “Conjura contra Cuba”, Euskadi- Cubak eta Cubainformacion- ek argitaratua; “Desinformación. Cómo los medios ocultan el mundo” (Península); “El periodismo es noticia. Tendencias sobre comunicación en el siglo XXI” (Icaria); “Traficantes de información. La historia oculta de los grupos de comunicación españoles” (Foca); “¿El mejor de los mundos? Un paseo crítico por lo que llaman “democracia”” (Icaria); “Contra la neutralidad. Tras los pasos de John Reed, Ryzard Kapuścińsky, Edgar Snow, Rodolfo Wash y Robert Capa” (Península); “Periodismo canalla” (Icaria); eta bere azken liburua, “La comunicación jibarizada. Cómo la tecnología ha cambiado nuestras mentes” (Península, 2013ko martxoa).
|
2013/10/25 |
Hurrengo Urriaren 28an, Asteartea, 19:30etan Turkiar gobernuak Kurdistanen eraiki nahi duen Ilisu Urtegi erraldoiaren inguruko dokumentala proeiktatuko da Ekoetxean. Dokumentalaren proiekzioan gainera Ercan Ayboga militante kurdua egongo da eta proiektu honi buruz berarekin hitz egiteko aukera egongo da. Dokumentalaren proiekzioa BBVAren aurkako plataformak antolatzen du.
Ilisu urtegia ondorio larriak ekarriko ditu eraikitzen ari den zonaldean:
-78000 pertsonen desplazamendua.
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|