2014/07/31 |
+Video
Atzo, uztailak 30 berriro bildu ginen 1000 lagun inguru Bilboko Arriaga Plazan Israel Gazan eragiten ari den sarraskia salatzeko, eta bai Gazako herriarekin, bai Palestina osoarekin gure elkartasuna adierazteko. Nazioarteko gobernuak sarraski honekin beste behin ere erakusten ari diren konplizitate koldarra salatu genuen ere. Israeleko gobernu sionista genozidak ez du sarraskia gelditzeko asmorik, 1948tik Palestina osoari ezarri dion zigorra gelditu ez duen bezala, horregatik, datorren asterako mobilizazio berriak izango dira Euskal Herri osoan. |
|
2014/07/31 |
Bostehun lagun inguru bildu gara Gasteizen Gazako genozidioa salatzeko eta Eusko Legebiltzarraren konplizitatea salatzeko. Manifestazioa EAEko Nekazari-elikaduraren Kooperatiben Federakundearen parean amaitu da, izan ere, datorren abuztuan erakunde hori Israelerako bidaia egitekoa da, Legebitzarraren kontura, noski. Palestina askatu! Israelekiko konplizitateari Stop!. |
2014/07/30 |
Gaur goizean Palestinari elkartasuna adierazi nahi dion Irungo herritar talde batek agerraldia burutu du. Bertan abuztuaren 2an Irunen burutuko dugun mobilizazio baten berri eman dute. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan San Juan enparantzatik abiatuko da. Ekimenak Gazako sarraskia salatzea eta Israelgo estatu sionista boikoteatzeko deialdiarekin bat egitea du helburu.
Behean agerraldian irakurritako testua:
Israelek palestinar herriaren aurka abian jarri duen “babes ertza” operazioak dagoeneko 1100 hildako eta 6000tik gorako zauritu sortu ditu, hauetako gehienak Gazan bizi den populazioa zibila delarik. Ospitaleak zein parkeak israeldarren misilen jopuntu dira.
|
Gehiago irakurri
|
2014/07/25 |
Aspalditik, Palestinarekiko elkartasuna etengabea da eta izan da gure herrian. Pertsona ugari egon dira brigadetan lurralde okupatuetan israeldar okupazioa salatzeko eta askotan izan dugu Palestinako lagunak gure artean elkarren arteko elkartasun loturak indartzeko. Azken asteetan Israel burutzen ari den eraso bortitzaren aurrean, Euskal Herrian elkartasun olatua herri palestinarrarekin bizi dugu. Hamaika herritan jende andana batu gara Israeli gure gaitzespena adierazteko eta palestinarrei gure babes sakona helarazteko. Mobilizazio ezberdinak, pankartak, ekintzak eta elkartasun keinu anitzak ikusi ditugu edonon. Eta gure gobernuen jarrera konplizearen aurrean, Euskal Herrian ez ezik, baita munduko beste hamaika lekutan, milaka, milioika persona elkartu dira sarraski hori salatzeko.
Gora Palestina askatu! Israeli boikota!
|
Gehiago irakurri
|
2014/07/24 |
+Video
Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadi-Israel Kultura Elkartearen (Havtajá) laguntzarekin, bidaia bat antolatu du Israelera, aurtengo abuztuaren 27tik irailaren 4ra bitartean. Herri palestinarrarekin elkartasunean lan egiten dugun gizarte eragileek kezka handiz ikusten dugu ekimen hau, izan ere palestinarrentzako bake justu bat lortzeko helburua izan beharrean keinu normalizatzaile bat baita, Palestinan Israelek abian duen apartheid Estatuaren konplize bihurtuz.
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|