2014/10/29 |
Azaroaren 3tik 7ra, Zabaldik, XVIII. Elkartasun Astea antolatu du. Aurtengo izenburua "Muros de control. Harresiak apurtu" da. Jardunaldi hauetan harresiak salatuko dituzte, besteak beste honako harresiak salatuko dituzte: Ceuta eta Melillakoa, Sahara Mendebaldeko harresiak, Palestinako harresia, eta Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugako harresia. Horretaz gain, azaroan zehar zine txiroan harresi hauei buruzko dokumentalak proiektatuko dituzte.
|
Gehiago irakurri
|
|
2014/10/27 |
BILBO. Manifestazioa "Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu!. Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna" Azaroaren 1ean, larunbatean. 12:00etan. Udaletzetik abiatuta, Guggenheim Museoraino. Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak, antolakunde eta mugimendu ezberdinez, tartean Komite Internazionalistak, mobilizazioa deitu du Azaroaren 1erako. Manifestazioa bilboko udaletik Guggenheim museora burutuko da, eguerdiko 12etan. Protesta honekin, Kobanin (Kurdistan) ematen ari den erresistentziari elkartasun eta sostengua adierazi nahi diogu, bai eta Estatu Islamikoa errefusatu ere.
Ekimenak bat egiten du Kobanen (Rojava) ematen den borrokarekiko elkartasunez eta Estatu Islamikoaren aurrean mendebaldeko gobernuen pasibotasuna salatzeko eginiko deialdi europarrarekin. Egun horretarako deialdia EUTCk (EU Turkey Civic Comission) egin du, Turkiak EBrekin bat egite aldera jarritako irizpideak betetzen dituen aztertzen duen hiritar erakundea da hau. Deialdi honek Kurdistango Nazio Kongresuaren (KNK) babesa jaso du.(KNK).
|
Gehiago irakurri
|
2014/10/27 |
IRUÑA. Hitzaldia: "Kurdistán. El estado islámico y el imperialismo" Zabaldi, urriaren 30ean, osteguna, 19:30etan [Zabaldi] Kurdistango egungo egoerari buruzko hitzaldia. Gurekin izanen dira Zabaldiko kidea den Aurora Lago, Amagoia Zelaieta eta Igor Olabarrietarekin batera. azken biak, Komite Internazionalistak erakundeak Kurdistanera egin berri duen brigadan izan dira eta bertan ikusi dutena kontatuko digute. |
2014/10/09 |
Atzo, arratsaldean, Herri kurduarekin elkartasun ekimenak deituta, berriro atera ginen kalera Bilbon Kurdistan osoak, eta bereziki Rojavak eta Kobanêk aurrera daraman borrokarekin gure elkartasuna adieraztera.
Aurreko astean egin genuen bezala, oraingoan ere goratu nahi izan dugu Rojavako herri autodefentsarako taldeen (YPG eta YPJ) erresistentzia Kobanên, eta Rojavaren bizikidetza proiektuaren aldeko borroka. Oraingoan gainera, Ipar Kurdistanen, Turkiaren jarrera salatzeko ematen ari diren protestaldiekin ere gure elkartasuna adierazi dugu.
|
Gehiago irakurri
|
2014/10/08 |
IRUÑA: Jardunaldiak "Kolonbia, erresistentziak eta bake prozesuak" Urriaren 13tik-17ra. 19.30ean. Zabaldin
Kolonbiar herriak eta bere erakunde sozialek, politikoek eta armatuek erresistentziaren eta askatasunaren alde egindako borrokaren ibilbidea erakutsiko digute. Kolonbiako independentziaren, subiranotasunaren eta autodeterminazioaren aldeko borroka, Bakea bilatzen duena, Justizia Sozialarekin eta bizitza duinarekin, benetakoak diren jendarte aldaketa, egitura aldaketa eta aldaketa ekonomikoekin. Zabaldi, elkartasun etxeak Bachue kolektiboarekin batera antolatzen dute.
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|