Portada Berriak EH internazionalista
EH internazionalista
Apartheidik ez erosi! Israeli boikot PDF Inprimatu Email
2014/12/18

BDSPalestinako 194 gizarte erakundek baino gehiagok sustatutako Israelgo estatuaren aurkako Nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren Kanpainarekin bat eginez, Israelgo Gobernuak Palestinako herriaren aurka bideratzen duen Apartheid politika, okupazioa, desjabetzea eta kolonizazioa salatzeko, nazioarte mailan martxan jarri den Israelgo produktuen aurkako Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra (BDZ) kanpainaren berri eman nahi dugu Euskal Herrian.

Alde batetik, Bilbon Larunbat honetarako, elkarretaratzeak antolatu dira Bilboko Nodo BDZren eskutik hiriko Premier eta Imaginarium dendetaren aurrean, Israelekin duten konplizitatea salatzeko. Konzentrazioak goizetik izango dira, bata 12:00etan Imaginarium dendaren aurrean (Doctor Achucarro kalea, 3)  eta bestea 12:30etan, Premier dendaren aurrean (Ercilla kalea, 29)

Beste aldetik, jakinarazi nahi dugu, Oiartzungo Alcampo eta Carrefour supermerkatuetan eta Garbera, Urretxu eta Zumarragako Eroskin ere gutun bana entregatu dela Palestinarekiko Elkartasun Taldearen eskutik, denda hauetan dituzten elikagai batzuk salmentatik ken ditzaten eskatzeko.  Produktu hauek lotura zuzena baitute Israelgo Gobernuak Palestinako herriaren aurka bideratzen duen politikarekin, Israelen eta Israelek okupaturiko lurralde Palestinarretan ezarritako kolonietan egiten diren elikagaiak baitira.

Gehiago irakurri
 
En solidaridad con Palestina: Boicot a Israel PDF Inprimatu Email
2014/12/17

[Mikel Bueno Urritzelki y Richard Weyndling*] La lucha del pueblo palestino es una cuestión de alcance mundial de la cual no es ajena Euskal Herria, en donde la solidaridad con aquel pueblo está presente tanto en el sentir de las personas que defienden la justicia como en compromisos institucionales de ayuntamientos, sindicatos y partidos políticos.

Esta solidaridad internacionalista se manifiesta activamente mediante el movimiento por el boicot, las desinversiones y las sanciones (BDS) contra el Estado sionista, que surgió en el año 2005 desde la sociedad civil palestina representada por 173 organizaciones de diferente tipo (sindicatos, organizaciones de defensa de los derechos de los y las refugiadas, asociaciones culturales, etc).

El movimiento BDS recoge la experiencia del boicot internacional desarrollado contra el apartheid sudafricano, el cual contribuyó en gran medida a la caída de dicho régimen segregacionista.

Gehiago irakurri
 
Izan zaitezte Palestinaren aldeko elkartasun maparen zati bat eta babestu Israelen aurkako boikota PDF Inprimatu Email
2014/12/02

Gaurtik aurrera, yallah-eh.org webgunea sarean da Yallah-EH ekimenaren eskutik. Iniziatiba berri hau aurkeztu zen, pasa den larunbatean Gernikako Astran. Mundu mailako BDZ mugimenduarekin bat egiten dugun Euskal Herriko eragileak mapa batean bistaratzea da xedea.

Mapa interaktibo bat sareratzen ari da, palestinar kausarekiko elkartasuna ikusgarri egiteko. Hainbat arlotako, (instituzioak, enpresak, irakaskuntza, kultura, kirola, erakundeak edo komunikabideak), gero eta entitate gehiagok BDZ kanpainarekin konpromisoa har dezaten da asmoa.

Gehiago irakurri
 
Pasa den larunbatean Palestinarekin elkartasunerako eguna ospatu zen Bilbon PDF Inprimatu Email
2014/12/01
Larunbatean, azaroak 29, Nazioarteko Palestinarekin elkartasunerako eguna ospatu zen. Gogoratzeko eguna, 1947eko azaroaren 29an Nazio Batuen erakundeak Palestina zatitzeko plana argitaratu zuen 181 ebazpenaren bidez. Horregatik, Palestinaren zatiketa salatzeko eta sionismoaren aurkako borrokarekin bat eginez ospakizuna egin genuen Bilbon larunbatean. Bilboko BDZ (Boikot Desinbertsio eta Zigorrak) nodoan gauden erakundeak, Komite Internazionalistak besteak beste, bazkari palestinarra antolatu genuen Zirika! herri gunean. 30 bat lagun bildu ginen han bazkari palestinarraren inguruan. Maqluba arroza palestinar gozoa prestatu genuen bazkaltzeko, datilak, postre arabiarra eta teaz gain. Bazkaldu ondoren dokumental pare bat proiektatu ziren eta ipuin palestinarrak entzuteko aukera ere izan genuen. Ekitaldia bukatzeko, Gora Palestina Askatuta! ohikatuz egin genuen topa. Jakina beste behin ere Boikot Desinbertsio eta Zigorrak nazioarteko kanpainarekin bat egiteko konpromezua hartu genuen, sionismoak herri palestinarrari ezartzen dion apartheid sistemaren aurkako tresna eraginkorra dela uste baitugu.
 
Larunbat honetan, Palestinarekiko nazioarteko elkartasun eguna Bilbon PDF Inprimatu Email
2014/11/27

Palestinako herriaren aldeko egunarekin bat eginik, Bilboko BDZ taldeak Palestinaren aldeko aktibitate batzuk antolatu ditu. Goizean, Palestinako poeten poema errezitaldia izango da Erronda kalean, eta jarraian, nahi dutenek, palestinar bazkaria dastatu ahal izango dute Zirika! herri gunean. Bertsoak, bideoak eta Palestinako musikak girotuko dute bazkaria. Bazkarirako tiketak Erronda kaleko Errondabide Tabernan eros daitezke, Bilbiko Goizalden edo Zirikan bertan. Jardunaldi hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, Palestinako herriari gure elkartasuna eta babesa adierazteko asmoz.

 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx