Portada Berriak EH internazionalista
EH internazionalista
Stop Öcalanen isolamendua! Euskal Herria gose grebalari kurduekin. Igande honetan manifestazioa Bilbon PDF Inprimatu Email
2019/03/29

BILBO. Manifestazioa: "Stop Öcalanen isolamendua! Euskal Herria gose grebalari kurduekin" Martxoaren 31ean, igande, 13:00etan. Udaletxetik

Euskal Herriko Kurdistanekiko Elkartasun Komiteak, beste hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera, igandean, 13:00etan, Bilboko udaletxetik abiatuko den manifestaziora deitu du, Kurdistango gose grebalariekiko elkartasuna adierazteko eta Abdullah Öcalanek pairatzen duen isolamendu egoera salatzeko.

Gehiago irakurri
 
Newroz 2019 PDF Inprimatu Email
2019/03/15

Newroz 2019Datorren ostiralean Martxoak 22 Newroz eguna ospatuko da Bilbo Zaharrean Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak deituta. Aurten Kurdistanekin elkartasuna adierazteaz gain Abdulah Oçalanen isolamenduaren aurka eta horretan borrokan dirauten ehunka gose grebalariri egingo zaie aipamen berezia.

 
Euskal Herriak, kanpo injerentzia eta interbentzioei ez! Ez Venezuelan ezta inon ere PDF Inprimatu Email
2019/03/15

Gizarte zibileko antolakunde, sindikatu eta alderdi ezberdinek Venezuelan esku-hartze militar eta kanpo-injerentziaren kontrako ekimena martxan jarri dute.

Venezuelaren egoeraren aurrean, eta egoerak okerrera egiten jarrai dezakeelako, Euskal Herriko hainbat eragileek bat egin dugu ekimen bateratu bat martxan jartzeko.

Edozein esku-hartze militarren aurka agertzea, kanpo-injerentzia salatzea, Venezuelaren subiranotasuna defendatzea eta elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustua egitea izango da ekimen honen helburua.

Ekimen hau babes eta ekarpen berriak jasotzeko asmoz abiatzen dute bultzatzaileek.

Sinatzaileak

Euskadiko GGKEen Koordinakundea-Coordinadora de ONGD de Euskadi, Bizilur, Asociación Elkarcredit de Solidaridad, Euskadi Cuba, Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartea, Komite Internazionalistak, Askapena, Mugarik Gabe, Mundubat, Paz con Dignidad – Bakea eta Duintasuna

CCOO, EHNE Bizkaia, ELA, ESK, ETXALDE, HIRU, LAB, STEILAS.

EH Bildu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK, Podemos

 
Maccabi, gerra makineriaren kate maila PDF Inprimatu Email
2019/01/28

[Hala Bedi / Koldo Alzola] Aste honetan zenbait talde antimilitaristak, internazionalistak eta errefuxiatuen aldekok Euskal Herriko armagintza mahaigaineratzeko jardunaldiak jarri dituzte abian Gasteizen. “Gerrarako eusko label armak” lelotik tiraka, antolatzaileek salatu nahi izan dute hemen ekoiztutako tresneria belikoa urruneko gatazka armatuetan giza eskubideak zanpatzeko baliatzen den bitartean, gatazka horietatik ihesian datozen pertsonei gizalegezko harrera ukatzen diegula.

Gehiago irakurri
 
Venezuelako gobernuaren zilegitasun demokratikoaren alde. Venezuela aurrera! PDF Inprimatu Email
2019/01/22

Venezuelako Iraultza Bolibartarrarekiko Venezuela Aurrera, ekimenetik, Hego Amerikako herrialde honetan ematen ari diren gertakizunen aurrean, herrialdean esku-hartze bat emateko baliatuko duen estrategia inperialista bat garatzen ari dela salatu nahi dugu. Elkartasun internazionalist eta Batzar Nazional Konstituziogilearen zilegitasun demokratikoaren defentsa aktibatzea behar-beharrezkoa dela uste dugu, eta beraz legearen arabera lehendakari izendatua izan den Nicolás Maduroren zilegitasun demokratikoa.

Gehiago irakurri
 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx