Europa, errepresioa erantzun gisa. Zer espero dezakegu Biarritzen? Inprimatu
2018/10/02

Urriaren 10ean, 19.00etan, Zirika! Herri Gunean iaz Hamburgon burututako G20aren gailurraren gakoak aztertuko ditugu Andreas Beuth eta atxilotu eta espetxeratutako pertsonetako batekin batera. Horrez gain, aurten Biarritzen ospatuko den G7aren goi-gailurra izango dugu hizpide.

G7 osatzen duten Gobernu horiek dira kapitalismo basatia egunero aurrera eramaten ari direnak, langile, etorkin zein emakumeen aurkako neurriak erabakitzen eta gauzatzen (murrizketak, zor ordainduezinak,  merkatu librearen aldeko politikak...).

Beste behin ere, euskal herritarrok kaleak hartuko ditugu eta tinko erantzungo diogu bizitzaren aurkako munstro honi.

G7 aren aurrean erantzun!