Iraultza Bolibartarrarekiko elkartasun ekimena. Martxoaren 4an denok Bolibarrera! Inprimatu
2018/01/26

+Video

Bideoa: Cubainformación

Martxoaren 4an Bolibarren egingo den egun internazionalista iragarri du Venezuela Aurrera plataformak.

Jai eta elkartasun ekimen honek ezin du ahaztu Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak etengabekoak direla. eraso hauek petroleoaren jeitsieragatik kolpatua izan den ekonomia baldintzatzea bilatzen dute era honetan uste bait dute venezuelako herriak bere Gobernuari bizkar emango diola.

Euskal Herritik zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den herri chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi bait digute oso sendoak direla haien oinarriak.

Guzti honengatik, Hugo Chavezen bostgarren urteurrena ahaztu nahi ez dugulako eta Bilboko manifestazio jendetsuaren urte bat baino gutxiago igaro ondoren, data eta leku esanguratsu honetan elkartasun internazionalista berresteko ekitaldu hau antolatuko dugu.

Bertan Chavezen irudia eta Iraultza Bolibartarra aurrera eraman duen herriari omenaldi xumea egin nahi diogu Martxoaren 4an Bolibarren.
Horretarako ekitaldi politikoa, herri bazkaria eta musika emanaldiak izango dira jai giroan.
Horregatik Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiei luzatzen diegu gonbidapena.

Herri bazkarira apuntatzeko beharrezkoa da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan izen ematea.


Bilbotik abiatuko den autobusean joateko: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidera idatzi behar da.

Eta esan nahi dugu berdin duela inperialismoak erabiltzen dituen tresnak, dela Europako Kontseilua, OEA edo Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila, hauen aurrean elkartasun internazionalista garaile aterako dela ziur gaude.

 

Martxoaren 4an, ni ere banoa Bolibarrera!

Venezuela aurrera!
Gora iaultza bolibartarra!

"Venezuela aurrera" Plataforma: Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, "La Puebla" Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista "Encuentros", SODePAz, Sortu.