"G20 Akatu! Dabid eta besteak askatu!" ostiral honetan manifestazioa Bilbon |
2017/09/19 | |||
BILBO Manifestazioa: "G20 akatu! David eta besteak askatu!" Irailaren 22an, ostirala, 19:30etatik aurrera Arriagatik hasita Gaurkoan hemen bildu garen eragileok prentsaurreko honen bitartez, Dei egin nahi diegu Euskal Herritarrei David eta besteen askatasunaren alde eta G20aren kontra mobilizatzera. Azken hilabetean, G20aren kontrako mobilizazioetan atxilotu zituzten lagunak epaitegietatik pasatzen hari dira. Batzuei kartzela zigorra ezarri diete, beste batzuk berriz, kalean geratu dira. Datorren astean ordea, irailaren 25ean Dabid Bilbotarraren txanda izango da. Haien sententziek diotenaren gainetik, atxiloketa guzti hauek, G20aren kontestuan sistema kapitalista heteropatriarkarraren baitan erabakiak hartzen dituztenen aurrean altxatu zirenen kontrako sorgin eiza dela pentsatzen dugu. Modu horretan, ulertzen dugu, egun haietan bizi izan zen tentsio eta probokazio etengabea ikusirik, onartezina dela prosezu luze hau. Zoritxarrez, guzti honen pairatzaile izan da David Bilbotarra. Eta gaur da eguna, oraindik ere ekilibristaren sokaren gainean aurkitzen dela, Hamburgoko kartzelan, bere gertukoenengandik urrun. Zalantzarik egin gabe, atxilotutako kide guztien askatasuna exigitzen dugu. Dabid eta besteak askatu!
|
+Video