Portada Berriak EH internazionalista Mayumana ez da Donostian ongi etorria
Mayumana ez da Donostian ongi etorria PDF Inprimatu Email
2017/06/27

DONOSTIA. Elkarretaratzea: "Israel? ez, ezkerrik asko. Mayumaná no es bien recibido en Donostia" Uztailaren 1an 18:30etan Kursaal aurrean

Uztailaren 1 eta 2an Mayumaná Dantza eta Antzerki konpainia, Israelgo Mayumaná konpainiaren frankizia, ikuskizun berri batekin dator Donostiara.

Gure iritzikoz, Mayumaná konpainiak Israelgo Gobernuak bultzatzen duen palestinarren kontrako apartheida estali eta gobernu sionista nazioarte mailan Estatu “normal”, gazte, demokratiko, atsegin eta kultur-anitza balitz bezala aurkezteko funtzioa betetzen du. Bien bitartean ordea, Israelgo Gobernuak nazioarteko legedia etengabe urratuz eta Palestinako herritarren giza eskubideak sistematikoki zanpatuz jarraitzen du eta Dantza eta Antzerki konpainia honek bere burua apolitiko eta interkultural gisa definitzen duen arren, pribelegio ugariren jabe izateaz gain, ixil-ixilik dago palestinarren kontrako genozidioaren aurrean.

Datuei erreparatzea besterik ez dago antzerki konpainia honen ixiltasun konplizeaz ohartarazteko. Bere egoitza Yaffa-ko artisten auzo batean dago, 1948. urtean gauzaturiko zapalkuntza etnikoaren ondorioz palestinarrik ez duen Palestinako hirian. Beste hainbat artista israeldarren gisara, Mayumanák ere palestinarren auzoak okupatu ditu eta palestinarrei ukatzen zaizkien eskubideen jabe da, bere buruari horrelako pribilegioen jabe zergatik den galdetu gabe. Bere egoitza Yaffan duen heinean, Gobernu sionistak bultzatzen duen okupazio politikaren pribilegioetaz gozatzen du Mayumanák eta ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak babesturiko palestinarren aldarrikapen justuak mespretxatzen ditu.

Jendarteari gure kezkaren berri eman nahi diogu eta ulertarazi, ikuskizun hau ikus ahal izateko ileran minututxo batzuk zain igarotzen dituzten bitartean, palestinarrek orduak eta orduak igarotzen dituztela “check point” delakoetan. “Check point” horietan egunero eta sistematikoki umiliatuak direla palestinarrek, zanpatuak. Mugimendurik apalena ere, norberaren etxetik gurasoen etxera joatearena adibidez, oztopoz eta trabaz beterik dagoela palestinarrentzat.

Une hauetan, zilegizko palestinar erresistentzia suntsitzeko israeldar ofentsiba erabatekoa da eta, Gazako eraso eta blokeo ilegala indartu dute, besteak beste, une hauetan argi indarra kenduz. Ondorioz bertan sortu den egoera jasan ezina da, izugarrizko osasun hondamendiaren aurrean gaude. Gaur arte inoiz ezagutu ez den maila tragikoan dago Gazako lurraldea, NBEan Palestinako Lurralde Okupatuetaz arduratzen den Michael Lynkek joan den astean azaldu zuenez. Arduradunak Israelek bideratzen duen blokeoa kentzea eskatu zuen.

Hau guztia dela eta, Palestinarekin Elkartasuna plataformatik deialdi hirukoitza egin nahiko genuke idatzi honen bitartez. Batetik, jendarteari, oro har, palestinarren mina zuritu nahi duen Mayumaná taldearen ikuskizunera joan ez dadin eta horrela, ez dadin izan Israelgo Gobernuak Palestinako herriaren aurka bultzatzen duen Apartheid politikaren konplizea. Bigarrenik, Kursaal Fundazioari, ikuskizun honek ekar diezazkiokeen irabazi ekonomikoetatik haratago, horrelakoak programatzeari utz diezaion eta hirugarrenik, eta azkenik, Euskal Herriko erakunde publikoei, Israelgo Gobernuarekin izan ditzaketen erlazioak bertan behera utzi ditzaten .Gure ustez, orain inoiz bain garrantzituago da, kolonizazioaren, israeldarren okupazioaren eta apartheiaren kontrako kanpaina global honekin bat egitea. Indarkeria ezan eta giza eskubideetan oinarritutako nazioarteko kanpaina honek, Nazioarteko Araudiaren betetzea, Palestinan dagoen okupazio militarraren amaiera, Harresiaren eraispena, diskriminazio arrazistaren etetea, Gazaren kontrako erasoekin behin betiko amaitzea eta errefuxituak Palestinara itzultzeko duten eskubidea aldarrikatzen ditu.

 

 

Palestinarekin elkartasun plataforma

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?