Portada Berriak EH internazionalista Hitzaldia eta "Rojavako iraultza" liburuaren aurkezpenak
Hitzaldia eta "Rojavako iraultza" liburuaren aurkezpenak PDF Inprimatu Email
2017/06/15

- GASTEIZ Ekainak 19: Halabedi taberna - 19:00tan
- BILBO Ekainak 20: Ekoetxea (Pilota K 5, Alde Zaharra) - 19:30tan
- DONOSTIA Ekainak 21: Kaxilda (Arroka kalea (Amara Zaharra) - 19:30tan

Erçan Ayboga, Mesopotamiako Asanblada Ekologistako kidea eta “Revolución en Rojava” liburuaren egilea parte hartzearekin.

Siriako iparraldean, kurduak bizi diren eremuan, Rojava edo mendebaldeko Kurdistan bezala ezaguna den inguruan, guda-egoera bizi arren, gaur egungo gizarte aurreratuenetako bat eraikitzen ari dira hedabideen isiltasunaren aurrean. Gizarte eraikuntza hau azaltzen duen liburua, Iraultza Rojavan, Rojavako esperimentu berritzailea kontatzen du, "konfederalismo demokratikoa" deritzotena, komunean antolaturiko demokrazia, izaera antikapitalista sendoa duena eta genero berdintasuna ardatz duena, eta era berean ideologia nazionalista atzerakoiak baztertzen dituena. Kartzelan preso dagoen Abdullah Ocalan buruzagi kurduaren pentsamoldean sustraituta, sistema honek genero kuota eraginkorrak, behetik gorako egitura demokratikoak, etorkizunera begirako politika ekologikoak eta militantzia sendoa ditu oinarri, eta inguruko ISIS arrastoan sartu du. Rojavan gertatzen ari den garapen demokratikoa eta itxaropentsua aztertzen duen ikerketa honek aparteko istorioa azaltzen du, garai ilun honetan benetako askatasunaren aldeko borroka ezezagun honen istorioa alegia.

Antolatzaileak: AGIR (Herri Kurduaren aldeko Ekimena),  Herri Kurduarekin  Elkartasun Ekimena, Kurdistanen aldeko Koordinakunde Libertarioa, Ekologistak Martxan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI-ISF), Askapena eta Komite Internazionalistak.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx