Portada Berriak EH internazionalista Sakine, Fidan eta Leyla... Justizia!
Sakine, Fidan eta Leyla... Justizia! PDF Inprimatu Email
2017/01/02

BILBO. Elkarretaratzea: "Sakine, Fidane eta leyla militante kurduak 2013an erailak, Justizia!" Urtarrilaren 9an, astelehenean, Arriaga Plazan 19:30ean

2013ko urtarrilaren 9an Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Saylemez militante kurduak erailak izan ziren Parisen. Lau urte eta gero, erailketa ez da ikertu eta egilearen nortasuna ez da argitu baina Turkiako zerbitzu sekretuen esku hartzea gero eta argiago geratu da. Frantziak bere aldetik ez du hitzik esan bere lurraldean gertatu zen erailketa hirukoitza honen inguruan eta Europako beste gobernuen isiltasuna ere nabarmena izan da denbora honetan. Urtarrilean hasi behar zen erailketa honen inguruko epaiketa Parisen, baina abenduan erailketaren susmagarri nagusia Ömer Güney, 2013ko urtarrilaren 21etik atxilotua, hil egin zen ospitalean.

Lau urte hauetan nabarmena izan da Frantziako eta Europako instituzioek erailketa argitzeko erakutsi duten utzikeria. Hiru emakume kurdu militante hauen borroka gogoratzeko, bere erailketa salatzeko eta Frantziako eta Europako instituzioek agertu duten utzikeria salatzeko elkarretaratzea deitu dugu Kurdistanekin Elkartasun Ekimenan parte hartzen dugun erakundeek eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Elkarretaratzea Bilboko Arriaga Plazan izango da urtarrilaren 9an (astelehena) 19:30ean.

 

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx