Stop errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez! Inprimatu
2016/12/23

Datorren Abenduaren 26an Saharako 24 pertsona epaituko dituzte Gdeim Izik bezala ezaguna den kasuarengatik. Bertzeak bertze horietako batzuk 30 urtetako kartzela zigor eskaria daukate. 

Hau dela eta ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuok Saharar herriarekiko Euskal Herriko elkartasun taldeekin eta Saharako etorkinen Euskal Herriko taldeekin batera mobilizazio bat eginen dugu heldu den Abenduaren 26ean goizeko 11:30etan Bilboko Marokoko kontsulatuaren aurrean (Rekalde zumardian kalea 27 Bilbo).

Mezu honen bitartez deialdi honetara gehitu nahi duten Euskal Herriko eragile guztiei mobilizazioan parte hartzeko deia luzatzen diegu, denon artean ahalik eta indar gehien egiteko.