Tel Aviveko Maccabi ez zarete ongi etorriak Euskal Herrira. Israeli boikot! Inprimatu
2016/12/22

Datorren abenduaren 29an Tel Aviveko Maccabi saski-baloi taldearen bisita iango dugu Gasteizen. Maccabi Isrelgo apartheid erregimeneko kirol-enbaxadorea da. Dei egiten diegu gasteiztarrei talde israeldarraren kontrako gaitzespena erakutsi dezatela, nazioarteko BDZ (Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainiarekin bat eginez.

Israelgo kirol-ordezkariek normaltasun osoz Europako leihaketetan parte hartzen duten bitartean, erregimen sionistak ia zazpi hamarkadako okupazio militarra ezarri du Palestinako eremuaren gainean eta bertako populazioaren gainean apartheid erregimena ezarri du. Halaber, Israelek behin eta berriz ukatu die palestinarrei kirol jarduera normalizatua izateko eskubidea.



Israelgo administrazioak ahalegin berezia egin du hango kirol-taldeek Europako leihaketetan parte har dezaten sustatzeko (berez, Asiako taldeak izanik, ez dagokie Europan jokatzea); horrela estatu normalizatu eta demokratikoaren irudia emango dutelakoan munduaren begien aurrean.

2015eko bukaeran Israelek Hasbara Ministerioa (propaganda) sortu zuen, “Israeli zilegitasuna kentzeko kanpainiari aurre egiteko, eta haren ondorio ekonomiko, politiko eta kulturalak gutxitzeko”. Maccabi Israelgo propaganda horren ikur gorenetakoa da.

Tel Aviveko Maccabik, halaxe eskatu diotenean, Israelgo militarismoaren eta palestinarren gaineko sarraskien apologia publikoa egin du. 2014ko udan, Israelgo armadak Gaza erasotu eta 2.200 pertsona erail zituenean, partida benefikoa antolatu zuten Cleveland Cavaliers taldearen kontra, “Israelgo Defentsa Armadaren Lagunen Elkartea” erakundearentzako diru-laguntza biltzeko. 2009an, Israelek “Berun Urtua Operazioa” izeneko erasoan 1.419 pertsona erail zituenean, taldeko hiru jokalarik bisita egin zieten Gazarekiko mugan zeuden soldaduei, adierazi zutenez, “haien animoari hauspoa emateko”.

Gasteizen ere ondotxo dakigu zer den gure eskubide zibil eta politikoak zanpatuta ikustea, Israelgo delegaritza bisitatzen gaituenetan. Etorri diren bakoitzean salbuespen egoera ezarri dute hirian, ez bakarrik Palestinaren aldeko ekintzaileen kontra, baita gasteiztar ororen kontra ere, eta bereziki Baskoniako zaletuen kontra.

Horregatik guztiagatik, dei egiten diegu gasteiztarrei Israelgo delegaritzaren aurkako gaitzespen sutsuena erakus dezatela, kalean zein Baskoniaren kantxan. Halaber, eskatzen diegu bat egin dezatela aldarrikapen hauekin:

1- Israelek ez luke parte hartu behar Europako leihaketetan, besteak beste, Euroliguean; herri palestinarraren Giza Eskubideak behin eta berriz zanpatzeko politikeei eusten dien bitartean; eta NBEen ebazpenak behin eta berriz urratzen dituzten bitartean. Horregatik, dei egiten diogu Baskonia klubari, dagokion kirol-erakundeen aurrean, Europako leihaketetan Maccabi baztertzearen aldeko botoa eman dezala.
2- Lehendik argudiatutakoaren arabera, adierazten dugu Maccabi taldea ez dela ongi etorria, ez Gasteizen, ez Euskal Herrian.
3- Gasteizko eta EAEko erakundeei dei egiten diegu Israelgo errepresio-aparatuekin ez kolaboratzeko, ez dezatela ezarri salbuespen egoera hirian eta hiritaron kontra, bereziki Baskoniako zaletuen kontra, eta berma dezatela hiritarron adierazpen askatasuna.

 

Jardunaldiak eta mobilizazioa Gasteizen

Abenduak 21, osteguna
Hitzaldia 19:30tan Elkartasun Gunean (kutxa plaza)
Preso ohi palestinar batekin

Abenduak 27, asteartea
Hitzaldia 19:00tan Oihaneder Euskararen Etxean (Fray Zacarías Martínez kalea 2)
Koldo Alzolaren eskutik

Abenduak 29, osteguna
Kontzentrazioa 17:00 - 19:00 Korreos plazan
Indar Baskoniaren kalejira 20:00tan Zuyana zerbezeriatik hasita