Bota kuartelie ta erein porrue! Mungiako Kuartelera XXVII Martxa Antimilitarista Inprimatu
2016/11/09

Mungiako Kuartelera XXVII Martxa Antimilitarista. Azaroak 12, larunbata. Mungiako Foruen Plazan, 11.00tan

Urtero bezala, Bizkaiko zenbait taldeak, tartean Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Transizioan, Berri Otxoak, Kakitzat, Ernai, Eguzki, Askapena, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Baratzea Gatika, Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako martxa egingo dute Azaroaren 7an. Aurten XXVII. aldia da protestaldi hori egiten dena.

Aurten ere bai, aitzurra eskuan hartuta, lur zoru hauek porruak landatzeko izatea eskatuko dugu, gizartearen behar izan bat izateaz gain, porruak osasungarriagoak eta bonbak eta balak baino hobeto digeritu ahal direlako. Guzti horrengatik, Soietxeko kuartel militarraren aurrean porruak landatuko ditugu.

Martxaren edizio honetan Gobernuak militarizazioan duen apostuari uko egin nahi dugu, are gehiago desberdintasuna handiagotzen dituen murrizketen kontestu honetan. Bide horretatik, populazioaren geroa bazterketa sozial eta pobrezia baino ez dira.

Gogoratu, Azaroaren 12an Mungian elkar ikusiko dugu Soietxeko kuarteleraino batera joateko, bere desagerpena eskatzeko eta lur horiek kuartelaren ordez porruz landaturiko zelaiak izatea. Mundu guztia gonbidatuta dago umore onez ospatuko dugun egun errebindikatibo honetan parte hartzera. Zatoz!

Bota Kuartelie ta erein porrue!
Desmilitarizazio sozialaren alde!