Portada Berriak EH internazionalista Eskutitz bat Zinemaldiari
Eskutitz bat Zinemaldiari PDF Inprimatu Email
2016/09/21

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA ELKARTEA OSATZEN DUTEN ERAKUNDEENTZAT

Zinemaldia “Progresistas excepto sobre Palestina” taldeko kide al da?

Kultura-sailburuak lagunduta, Israelgo enbaxadorea Donostian izan da, duela gutxi, Israelen eta Euskadiren arteko "harreman ekonomikoak eta kulturalak sendotzeko" asmoz. Hark interes berezia agertu zuen harreman kulturalei dagokienez eta, hala, kultura arloan lankidetzan jarduteko aukerari buruz hitz egin zuen, Donostian, gure ordezkariekin. Era berean, EITBk egindako elkarrizketan Zinemaldiarekin duen harreman berezia gogoratu zuen, eta Israelek Zinemaldian aspaldidanik parte hartzen duela berretsi zuen.

Kultura Sailak eta Zinemaldiak Estatu horretako ordezkari ofizialarekin egindako lankidetza-hitzarmen guztiak argitu beharko dituzte, ordezkari hori zibil palestinarren kontrako Estatu-terrorismoa gauzatu izanaz salatu baitzuen Viggo Mortensen aktoreak, 2014ko irailean Daily Beast aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean.

Logikoa eta etikoa al da nazioarteko legezkotasuna betetzen ez duen eta gizon-emakumeen kontrako krimenak salatzen zaizkion Estatu horretako enbaxadoreari harrera egitea? Zein gai jorratu behar dituzte gure kultura-ordezkariek Israelgo enbaxadorearekin, hura "Israel marka" sustatzeaz arduratu dela kontuan hartuta −Estatu sionistak itxura demokratikoa mantentzeko eta hura Giza Eskubideen urraketak ezkutuan mantentzeko kezko hesi gisa erabiltzeko sortutako marka−? Elkartzen al dira beste herrialde batzuetako delegazioekin?

Urte asko daramatzagu, inolako erantzunik jaso gabe, Zinemaldiko zine palestinarraren gabezia salatuz. Hala ere, ia edizio guztietako programetan aurkitzen dugu presentzia israeldarra. “Enbaxadoreak Zinemaldiarekin duen harreman berezi” horrek eragina izan al du horretan?

Edizio honetan, azkenean, Palestinari buruzko pelikulak aurkitu ditugu The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala izeneko zikloaren barnean. Nolanahi ere, ez gaude ados hura “gatazka armatuei” buruzko ziklo batean txertatu izanarekin, munduko armada boteretsuenetako batek gauzatu duen Palestinaren okupazio kolonial luzea ezin baita "bi alderdi berdinen arteko gatazka" gisa hartu.

Egindako hautaketa ere ez zaigu batere bidezkoa iruditzen, batez ere “Morir en Jerusalén” pelikula israeldarraren kasuan, bertan gehiegi irudikatzen baitira ekintza palestinar bortitzak, tankeen kontrako harri-jaurtiketak edo atentatu suizidak, adibidez, baina ez Estatu sionistak gauzatzen duen indarkeria, eta horrek herritar palestinarrekiko ikuspegi negatiboa helarazten digu, hark "indarkeria bakarrik erabiltzen dakiela eta bakerik nahi ez duela” berresten duten eta Israel “terrorismo palestinarraren biktima” gisa agertzen duten hitz sionistekin bat etorriz. Hautatutako pelikula guztietan, batean salbu, atentatu suizida bat agertzen da, erresistentziak horiei duela zenbait urte uko egin arren.

Zineak inpaktu bisual handia du, eta elkarrizketa batzuetan okupazioa salatu arren, ez ditugu Palestinaren okupazio kolonial militarraren ondorioak erakusten dizkiguten irudiak ikusten, hau da, Gazako blokeo ilegala eta krudela, hilketa estrajudizialak, Gazako sarraskiak eta suntsiketa, kartzelatutako milaka pertsonak −adingabeak barne−, torturak, apartheid, bertan kokatzeko lur- eta ur-lapurreta, eta abar erakusten dizkiguten irudiak ikusten.

Logikoagoa izango litzateke Palestina giza eskubideen urraketen, apartheidaren, kolonialismoaren edo arrazismoaren biktimei eskainitako ziklo batean txertatzea. Bistakoa den moduan, okupazio militar eta bortitz bati ezin zaio “gatazka” deitu, herritarrek defendatzeko beren eskubide legitimoa gauzatzen baitute “nazioarte osoak” axolagabekeriaz begiratzen duen bitartean, justiziaren zentzu eta logika guztiaren kontra, azken horrek bere egintzak bakarrik ikusten eta zigortzen dituela baitirudi, baina ez Israelgo Estatu sionistarenak.

Zergatik onartzen dute eraso suizida bat terrorismo gisa katalogatu dadila, Israelgo bonbardaketak edo hilketa selektiboak defentsa legitimorako ekintza gisa gauzatzen badira?

Zinemaldiak benetan “indarkeriazko egoerak aztertzen” lagundu nahi badu, biktimei entzun eta hitza eman beharko lieke, eta ez potentzia okupatzailearen ordezkariari.

Era berean, eskura duen informazioa areagotu beharko luke beste israeldar batzuen bitartez, Illan Pappe historialariaren bitartez, esaterako, hark honako hau baitio: ¨Honako hau ez da lur-zati berarengatik borrokan ari diren bi mugimendu nazionalen arteko gatazka. Honako hau XIX. mende amaieran Palestinara iritsi zen bertan kokatzeko mugimendu kolonialista batek eragindako borroka da. Mugimendu horrek hura kolonizatu nahian jarraitzen du oraindik ere, ahalik eta tokiko herritar gutxien izango dituen lur-zatirik handiena bereganatuz. Bertako herritarren borroka kolonialismoaren kontrako borroka da”. Eta honako hau gaineratzen du: “Apartheid hegoafrikarra gizarte arrazista zen. Israel gizarte arrazista da... Eta zentzu askotan, Israel egiten ari dena Hegoafrikak egin zuena baino askoz okerragoa da. Hori behar bezala aitortu dute buruzagi hegoafrikarrek eta kontzientzia duten mundu osoko pertsona askok. Horrenbestez, zergatik ez dugu nazioarteko kondena bera jasotzen, Hegoafrikaren kasuan bezala, Israel ere Estatu gaizkilea bada?”

Israelekin mantendutako lankidetza kulturalari kontra egiteko nahikoa arrazoi daudela uste dugu, Anna Baltzer judu iparramerikarrak dioen moduan, ¨Estatu gaiztoekin lankidetzarik ez izatea ez litzateke aukera baten gisa hartu beharko, tokiko gobernuek eta udal-gobernuek berehala aplikatu beharreko obligazio baten gisa baizik, nazioarteko zuzenbidean zehazten den moduan... DBS kanpainak Israelen kontrako presio globala gauzatzeko eredu eraginkor bat eskaintzen du, eskubide palestinarren eta nazioarteko zuzenbidearen urraketak amaitutzat eman ditzala eskatuz".

Kanpaina hori babesteko helburuarekin, Zinema eta Telebista israeldarraren fondo berriak finantzatutako "Morir en Jerusalén" dokumental israeldarra Zinemalditik ken dadila eskatu nahi dugu, hark are gehiago sendotzen baitu Israelek bakea lortu nahi duen biktima gisa duen irudi faltsua, palestinarrek indarkeria erabiltzen bakarrik dakiten eta bakerik nahi ez duten bitartean.

Adeitasunez,

Palestinarekiko Elkartasun Taldea

RESCOP (Red Solidaria Contra la Ocupacion de Palestina)

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx