Ostiral honetan Palestina eguna Kanpezun Inprimatu
2016/06/09

Kanpezuko hainbat eragile eta norbanako elkartu dira Palestinako herriari babesa azaldu, haien egoera mendialdera ekarri eta nazioartean zabaldu den ekimenaren berri emateko: BDZ (boikot, desinbertsio eta zigor ekimena). Izan ere, duela hamarkada bat abiatu zuten ekimena Palestinar komunita-te zibilak, Hegoafrikako Apartheidaren aurka landu zen bezala, kasu honetan Israelgo estatuari presio egiteko palestinarren oinarrizko eskubideak bermatu bi-tartean. Ostiral honetan hitzordu internazionalista garrantzitsua daukagu Palestinaren aldeko elkartasun eguna antolatu dutelako.

19:00tan Haurrentzat kometa tailerra, dantza palestinarrak, kale antzerkia...
20:00tan Joaldunak eta albokariak Kanpezuko kaleetan zehar
20:30tan Ekitaldia plazan: "Kanpezu eta Palestina zubiak eraikitzen"
Ondoren janari internazionalista, musika...
23:00etan Kontzertuak K18An: Los Señora eta Mejicana Clandestina

Beste aldetik, Kanpezuko udalerriak bat egin du BDS eta Palestinarren aldeko mozioarekin. Arabako lehen udalerria da Palestinaren alde elkartasunean eta Israelen aurka gisa honetako zin instituzionala onartzen dela, lehenago Sakanako udalek, Baztangoek, Igorre eta Zestoak egin bezala. Zentzu honetan, Israelgo enbaxadari helaraziko zaio bertan harturiko konpromezu instituzionala, alegia, Israelgo estatuarekin ez duela inongo harremanik izango Kanpezuko udalerriak.