"Solo los muertos vuelven a casa" dokumentalaren emanaldia Inprimatu
2016/06/07

sololos Hurrengo ekainaren 13an, 19:00etan, Bilboko Zirika Herri Gunean, Erronda kaleko 12an, Kurdistani buruzko film bat ikusteko aukera izango dugu, "Solo los muertos vuelven a casa. Retratos de la resistencia kurda en Turquía" (Nur die Toten kehren heim). Ali Can zuzendarikidea berton egongo da Tina Leishekin batera egindako lana aurkezteko eta solasaldia izateko. GITE-IPES eta Komite Internazionalistak erakundeek antolatu dute.

Europan milio bat kurdu baino gehiago bizi dira erbestean. Filmak haietako batzuen historiak eta borrokak kontatzen ditu. Haiek ezin dute Turkiaren menpe dagoen Kurdistanera itzuli eta filmaren egileak beraien ordez jaioterrira itzuliko da enkargu bat betetzeko. Besteak beste, orain dela pare bat aste suntsitutako Nusaybin hiriko alkate ohia aurkeztuko digu, ume kurduei egindako torturak salatu zituen kazetariak hitz egingo du, 2013an Parisen eraildako hiru borrokalari kurduen gorpuak itzultzeko bidaian lagunduko ditugu,... Horrekin guztiarekin askapen mugimenduaren irudi zabala erakutsi nahi du filmak beraien oinarrizko printzipioak ere azaltzeko.

Tina Leisch antzerki eta zinema zuzendaria da. Bere filmekin sari anitz jaso ditu: “Gangster girls”, “Roque Dalton. Fusilemos la noche“. Hamarkadak darama Kurdistenen aldeko elkartasun sareetan lanean.

Ali Can Austrian bizi den errefuxiatu kurdua Yeni Özgür Politika egunkariko kazetaria da. Behin baino gehiagotan gobernuak debekatu eta itxiarazi du hedabide hori. Beste aldetik, Austriako elkarte kurduen erakunde nagusiaren (FEYCOM) lehendakaria ere izan da.

Nur die Toten kehren Heim
Austria/Kurdistan 2015, 81 minutu
Zuzendaritza: Tina Leisch & Ali Can