Hitzaldia Bilbon: “Venezuela: ez ohiko gerra baten gakoak” |
2016/05/18 | |||
Gustavo Borges Revilla eta Diego Sequerak, “Misión Verdad” Caracasen egoitza duen proiektu informatiboko kazetariek, “Venezuela: ez ohiko gerra baten gakoak” izenburupean hitzaldia eskainiko dute Bilbon. Asteazkenean, maiatzaren 25ean, Alde Zaharreko Erronda kaleko 12.neko Zirika aretoan izango da. Eta antolatzailea “Venezuela Aurrera” da; 29 kolektibo, alderdi eta sindikatuk osatzen duten Iraultza Bolibartarrarekin Elkartasuna Euskal Plataforma da. “Misión Verdad”ek eslogana “informatu eta agerian uzteko ikerketa “ da. Prozesu bolibartarra jasaten ari den gerra mediatiko eta psikologikoaren gakoak xehatzea helburu duen ikerketa proiektu bat da. Venezuelako medio handien, gehienak pribatu opositoreak, partzuergo mediatiko orokorren eta nazioarteko faktore politiko boteretsuen estrategia bateratu baten baitako elementuak hain zuzen ere. Venezuelako web atari polemikoenetakoak, “Misión Verdad”-ek, duela gutxi, AEBtako Comando Sur-en “Operación Venezuela Freedom-2” izenpeko dokumentu sekretu bat eskuratu eta publikatu zuen. Dokumentu horretan, oposizio venezueldarraren, komunikabideen eta AEBtako Gobernuaren arteko lotura frogatzen du; herrialdeko ekonomia hautsi eta Nicolás Maduro presidentearen irteera bultatzeko operazio baten baitan. “Venezuela Aurrera”, Iraultza Bolibartarrarekin Elkartasuna Euskal Plataforma ondorengoek osatzen dute: Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue, Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, Cine de Base, Emigrados sin Fronteras, “Encuentros” aldizkaria, Ernai, Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna, Giltza, GITE-IPES, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, LAB, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica EH, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Sodepaz Nafarroa, Sortu.
|
+Video