Bilboko Udalak errefuxiatuen alde egingo diren zenbait ekintza galarazi ditu Inprimatu
2016/04/16

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Bizkaia plataformak,apirilaren 22 eta 23an  gaua igaro  eta hainbat ekitaldi egiteko baimena eskatu zion Bilboko udalari. Honek, hain zuzen ere espazio publikorako bulegoko lan eta zerbitzu sailaren bitartez, ezezkoa eman dio.

Emandako arrazoia ondorengoa da:  eskaria ez dela onartzen kokapenagatik, eliptika plazan izanagatik  hain zuzen ere. Haien ustez eskatutako esparrua oinezkoentzako gune garrantzitsua da eta haiek oinezkoen eskubideak bermatu behar omen dituzte.

Bilboko Udalak ezetza eman du bestelako espaziorik eskaini gabe. Jarduera hau hirritarren sensibilizazio  kanpaina baten baitan kokatzen da,hain zuzen ere,  errrefuxiatuak pairatzen ari diren egoerari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz Europako hainbat hiritan etengabe deitzen ari diren ekitaldietako bat da.

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformaren ustez, udalak ekimen  honen aurrean azaldutako jarrerak “gerra eta miseria pairatzen ari diren aldeko sensibilitate falta adierazten du” eta hain zuzen ere, haiek behin eta berriz aldarrikatzen  duten Bilbao gizatiarr eta solidario horren irudiaren kontra doa.

Honez gain, erabaki honekin udalak hesiak eta harresiak eraikitzen dutenekin bat egiten du.

Udaletxeko debekuaren aurrean Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak ekintzak aldatzea erabaki du eta gau pasaren ordez apirilaren 23rako goizeko 10:30etatik aurrera Errefuxiatuen aldeko  mobilizazio eta aldarrikapenerako eguna deitu du. Ekintza hauek laster iragarriko ditugu.