Protesta jendetsua Legebiltzarraren atarian Israelgo enbaxadorearen bisitaren kontra Inprimatu
2016/02/09

Ehun lagun inguruk egin dute bat, gaur arratsaldeko 15:00etan, BDZ-Gasteiz taldearen larrialdiko deialdiarekin. Protestaldiak Israelgo enbaxadoreak, Daniel Kutnerrik, Eusko Legebiltzarrera egin duen bisita ofiziala gaitzestea zuen helburu. Bildutakoek euri zaparradari eta Mosadekoek gidatutako ertzaintzaren dispositibo mehatxugarriari egin diote aurre, Palestinako banderak esku artean, eta Palestinaren aldeko eta boikot kanpainiaren aldeko ohiuak atera dituzte ordubete luzez. Ordezkari sionistaren bisitaldia ia ezkutuan antolatu da eta atzo arratsaldera arte ez da hitzorduaren berririk izan, hala ere, BDZ kanpainakoek ekintzaile andana biltzea lortu dute ordu gutxitan. Bitartean, Legebiltzarraren barruan EH Bilduko diputatuek aurre egin diote Kutnerri Palestinaren aldeko afitxak erakutsiz, jarraian eraikina utzi eta bildutakoekin bat egin dute. Halaber, Irabaziko Foru diputatua ere batu da elkarretaratzera.