Ostiral honetan Bilbon, Estatu espainola epaitzera goaz! Inprimatu
2015/09/29

+Video

Bideoa: Uriola

BILBO. Manifestazioa: "Estatu Espainola epaitzera goaz! Askapena aurrera!" Urriaren 2an, ostiralean Arriagatik 19:00etan

Hamarkada luzetan garatu duen estrategia kriminalizatzaile eta zapaltzaileagatik epaituko dute Espainiako Estatu inperialista epaitzeko deia egiten dute ostiral honetan, urriak 2, Bilboko Herriak Libre dinamika osatzen duten erakunde, elkarte eta norbanakoek. 19:00etan Arriagatik irtengo den manifestazioan parte hartzera dei egin diete bilbotarrei gaur dinamikako kideek, eta jarraian herri epaia plazaratzera.

 

Hemen agerraldian irakurritako testuak:

Estatu espainolak hamarkada luzetan garatu duen estrategia kriminalizatzaile eta zapaltzaileak behea jo du Askapena euskal erakunde internazionalistaren aurkako prozesu esperpentikoarekin. Gure 5 burkide kartzelaratzeko eskaeraz gain, Askapena erakundea bera ilegalizatu nahi du, aurrera daraman lan internazionalista, euskaldun eta herritarra desagerrarazteko. Baina Euskal gizarte antolatuak jasan duen agresio hau herri honek pairatuko duen hamaikagarren erasoa izateari uko egiten diogu!

Horregatik, garaia delako, nekatu garelako, guk, herriak, herritarrek, muzin egiten diogu estatu inperialista txikitzaile honen epaiak entzuteari. Estatu espainolak ez dauka zilegitasunik gure lana epaitzeko; herria da epaile bakarra!

XV. mendearen amaieratik Avya Yala txikitu, bortxatu, zapaldu eta lapurtu duen estatu batek; NATO-ren kide den heinean mundu osoan zehar hedapen inperialista gauzatzeko heriotza zabaldu duen estatu batek; bien bitartean herrientzako kartzela izan delarik, bai bere muga inposatuen barrenean zein abandonaturiko kolonia ohietan, Sahara besteen gainetik; estatu honek ez dauka zilegitasunik bat ere gure lanak juzkatu eta zigortzeko.

Lan hori herriari eta herriari bakarrik dagokio. Eta herriak aspaldi daki estatu inperialista espainolak zein paper betetzen duen munduan.

Ondorioz guk, Bilboko Herriak Libre dinamika osatu eta garatu dugun erakunde, elkarte eta norbanakook, ostiral honetan plazaratuko dugu gure deliberamendua. Hartara, datorren urriaren 2an, arratsaldeko 19:00tan, Arriaga Antzokitik abiatuko den manifestaziora etortzeko deia zabaltzen dizuegu, gurekin batera, jarraian, arratseko 20.00retan gurekin batera herri epaia plazaratzeko.